Dakizuen bezala eskuak zaintzeko ohitura gutxi edukitzen dugu, eta zer esanik ez mutilek. Baina,eskuetako azala zaintzea oso garrantzitsua da gorputz osoko azala bezala. Horregatik hilabetean behin azkazalak eta hau inguratzen duten azalak zaintzea komeni da. Horretarako lehenik eta behin etxean egunero krema egokiak ematea komeni da hidratazio puntu egokia gordetzeko eta honela eskuko azala osasuntsuago egoteko, bi aldiz egunean ematea komeni da eta eguzkiaren kontrako protekzioa badu hobeto, honela eguzki izpiek ez dute kaltetuko eskuetako azala.Etxean tratamendua egunero egin eta gero, lehen esan dugun bezala hilabetean behin egitea komeni den tratamenduei buruz hitz egingo dugu.Lehenik eta behin, azkazalak ondo moztea komeni da eta dagokien forma eman behar zaie azkazalak azalean sartu ez daitezen, ondoren eskua azkazalen ondoko azaltxoak bigunduko dituen olioarekin nahastutako uretan sartzen dira eta denbora pixka batea horrela utziko ditugu, gero errazago kentzeko. Gutxi gora behera, bost minutu pasatu eta gero azkazalak uretatik atera eta hau inguratzen duten azalak kentzen edo hobeto esanda, azalak baztertzen jarraituko dugu, kontu handiz minik egin gabe, makilatxo batekin gutxinaka kanpoaldera bultzatuko ditugu azalak. Ondoren eskuetako krema pixka bat hartu eta azkazalaren inguruan eman behar da masajetxo txiki batekin azal horiek hidratatu daitezen, eta hondoren esku guztian krema pixka bat zabalduko dugu zirkulazioa hobetuko digun masajetxo batekin.Tratamendu osoago bat egin nahi bada aurretik esandakoaren ondoren espoliazio bat egiten da eta honela larruazalean dauden hildako zelulak erretiratu egiten ditugu azala zikinkerietatik libre utziz, eta ondoren bukatzeko parafinazko maskarila bat jarriko dugu, bertako zimur, orban, hidratazioa, eta azaleko hainbat arazo eragozteko.Hauxe besterik ez da behar eskuetako azkazalak eta azala osasuntsu egoteko. Beraz, badakizue, gutxienez gauero krema pixka bat ematea komeni da, eta honela azkazalaren inguruan ateratzen diren azal horiek ez zaizkigu irtengo.