Munduan bi indarrek agintzen dute: inperialismo eta indarkeria. Beste leku batean idatzi nuen esanaz ehunkada hau indarkeria ehunkada izango zela. Inperialismoa den bitartean, indarkeria izango da; eta indarkeria, menpekotasunaren aurkakoa.Gaur munduan daukagun inperialismoa, demokraziaren itxurazko eta menpekotasunezko indarkeria da; askatasunaren aurka doa; indarkeria, inperialismo horren aurkakoa da. Indarkeria harripetatutako sugearen antzekoa da. Sugea harripean (inperialismoa) zanpatuta dagoenean, harri erteko zirrikitu batetik dirua atera dezakenean, indar gogorrarekin (indarkeria) ozkatzen du. Horregatik, inperialismoa de bitartean ez da indarkeriarik faltako. Zahartzarorako beharrezkoak Laurogeita bi urte dauzkat. Adin horretara iristeko neurri horiek jarriko nituzke.Ez dut inoiz burukominik izan; ez dut sukarrik izan; eta tentsioa beti berdina izan dut, eta pisua ere beti berdina.1) Jatekoan, bazka, hortzetan ahal den txikien egin behar da, txuarekin ongi txetuz. Horrela, urdailari , egosketetan egin behar lukeen lana errazztuko diogu. Eta izpi asko jan (bazrakiekineta arnariekin. Arnariei (sagarra, udareak, okaranak...) ez kendu inoiz azala (garbitu, bai), azalean dauzkatelako eguzkitik hartutako bizigairik handienak.2) Edarietan. Edari gogorrak ahal den gutxien edan. Errekiña, ahal den gutxien erre eta hobeto. Errekiñak odol zainak erdoitu, eta gantzarekin odolbideak ixten ditu. Edari gogorrak, gutika-gutxika, zentzumena ahultzen du.3) Aurpegiko larrua leun-leuna eta zimurtu gabe izan nahi baduzu, ez garbitu inoiz aurpegia ur eta jaboiarekin; ez jarri inoiz aurpegian eder hautsak;horiek, pixkanaka-pixkanaka, larrua erre eta zimurtzen du. Gainera, merkeago ateratzen zaizu.4) Egunero, ordu bateko ibilaldiak egin, batez ere lan egitea uztean. Etxean jarrita edo atseden etxeetan, nahi baten inguruan jolasten ordu batzuk egoten bazara, egunean eta nagiago eta gizenago aurkituko zara, odolkiak beala. Lotarako, arin-arin afaldu. Otorduetan gatza eta gizamen gutxi hartu.