Eskerrik asko!

Silvia Colmenero 2008ko eka. 20a, 00:00

Zelandi eskolako Ikasle Guraso Elkartetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure ikasturte amaierako festa antolatzeko laguntza eman duzuen guztioi; baita, urtean zehar gure ekintzak antolatzen lagundu gaituzuenoi ere: Eroski Bidaiak, Eroski Center, Aliprox, Nestlé, Coca Cola, Kaiku, Netto, Celigüeta, Port Aventura, Iruñako Planetarioa, Artic Izotz Jauregia, Cubo Spa, Pirritx eta Porrotx, Rural Kutxa, Senda Viva, Euskal Irrati Telebista eta CAN-eko "Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu" 13.534 proiektua aurrera eramaten lagundu duzuen guztioi. Mila esker. Ezin ahaztu, gurekin lan eta lan aritu diren Miguel Angel Misiego eta Iosu Calvo, edozein arazo konpontzeko prest egon den gure Tomas eta tailerretan laguntzen ibili ziren Noelia eta Paola. Mila esker!!! Azkenik, gure eskerrik beroenak ere Jokulandiako Iñaki Velezi, bere emazteari eta puzgarrietako laguntzaileei. Mila esker! Hurrengo ikasturtea arte!