Argi dagoena argitu behar!Konpartitu ezean ulertuko al duzue behintzat, denok irabaziko dugu! Eztabaida kafkianoetatik lurreratzeko esperantza ez baitugu galdu!Gerra estrategia: Estatu espainiarrak erabiltzen duena Euskal Herriaren izaera eta eskubideak ukatzeko. Euskal herritarron eskubideen defentsan, DENONDAKO marko demokratiko baten lorpenenerako egunero lanean dihardugun herritar eta erakunde politikoei zuzenduta. Azken 30 urteetan (ustez demokrazian) ejerzitoa, polizia, legedi berezia, salbuespen egoera, "Audientzia Nazional", debekuak, torturak, kartzela, dispertsioa, ilegalizazioa, erailketak, bahiketak, GAL, BVE,...erabiltzen dituztelarik.Ezker Abertzalearen estrategia: Eraikuntza Nazionala. Bere adierazpen zabalenean. Marko demokratiko batean bizi bagina, denok aukera berdinak bagenitu, proiektu politiko guztiak gauzagarriak balira, gure indar guztiak eraikuntzan zentratuko lirateke. Marko demokratiko horren lorpena da gure buru eta gogoetan dagoen lehendabiziko helburua, Euskal Estatuaren lorpenaren lehen helmuga. Baina Estatuaren gerra estrategiari erantzuten ere indarrak erabili beharrean aurkitzen gara, DENONDAKO oinarrizko eskubide zibil eta politikoen defentsan. Borroka da, gure ustez, aurrera pausoak emateko tresna eraginkorrena. Bere zentzurik zabalenean. Borrokarako herriak duen irudimen aberatsa da gure altxorra eta etsaiaren buruko mina."Herritar denen eskubideak defendatzen ditugu..." diozue. Zein manifestazio, elkarretaratze, bilera, batzar..., manifestutan sinatu duzue Sakanako 3.000 biztanle baino gehiagoren eskubide zibil eta politikoak deuseztatu zituztenean "alderdien legearekin"? Edo Ezker Abertzaleko oinarri sozialak ez du merezi? Berriz ere, ZER EGITEKO PREST ZAUDETE? Zuen burua zuritzeaz gain, noski!"Presioak, erasoak... jasaten dituzuela..., herritar batzuek ezin dituztela beraien iritzi politikoak libreki azaldu..." Zenbat bozeramaile dituzue kartzelan? Non dago zuen zuzendaritza politikoa? Gurea kartzelan. Zenbat militante torturatu? Zenbat jazarpen polizialaren tentsiopean? Zenbat daude makro epaiketak jasanda kartzelan, edo kartzelaratzeko zain beraien militantzia politikoarengatik? Zenbatek jaso dute zitazioren bat bere iritziak idatzi edo esatearren? Zenbatek galdu dute begia, hautsi diote sudurra, eskua edo hanka poliziaren porrapean? Zenbat ALKATE dituzue kartzelan herritarren borondatea errespetatzearren? Mesedez, ez guri hitz egin eraso eta adierazpen askatasunaz! Zuen kargu publikoek jasaten dutena herritarren haserrea da, eta gure ustez justifikatua, ez besterik!OSASUNA eta ASKATASUNA, bakea ondorioz etorriko da, denondako!