EUSKAL HERRIAK COCA COLARI EZ!

Gorka Ovejero Ganboa 2008ko eka. 20a, 00:00

Pasa den larunbatean, Internazionalista Eguna ospatu zuen Askapenak Elorrion. Egun horretan, Kamaradak gazte erakunde internazionalistak Euskal Herriak Cocacolari Ez! web orria aurkeztu zuen eta bertan, boikota aurrera eramaten duten taberna, elkarte eta gaztetxeen zerrenda agertarazi zuen.2004an abiatu zen Cocacolaren aurkako mundu mailako boikota, urte hartan burutu zen Munduko Jendarte Foroan hainbat herrialdeetako eragile desberdinek hala eskatu baitzuten: Kolonbiatik, Mexikotik, Indiatik, Palestinatik.....Sakanan, Cocacolaren aurkako boikota iaz hasi genuen eta aurten Intenazionalista eguna abiapuntu gisa harturik, epe luzera joko duen boikota indartu nahi izan dugu. Baina bizitzaren txinparta omen den freskagarri hau gure botiltegietatik kentzea ez da erraza, munduko lurralde askotan bizitzaren txinparta beharrean heriotzaren oinaztura edo tximista bilakatu den arren.Horregatik, balio berezia hartzen dute aitzindari moduan boikotarekin hasi diren Olaztiko Maisuenea Gaztetxea; Altsasuko Kebab Ssalam, Zubiondo Elkartea eta Gaztetxea; Urdiaingo Gure Toki taberna; Iturmendiko Aitzkozar Elkartea; Etxarriko Leku Ona taberna, Larraza taberna, Derry taberna, Xapatero taberna, Goñi okindegia eta Gaztetxea; Lizarragabengoako Bordatxo Elkartea; Arbizuko Karrika taberna eta Argibidea Gazte Elkartea; Lakuntzako Haizea Elkartea eta Biltoki Gazte Elkartea. Zorionak bada zuei, boikotaren txinparta izan baitzarete Sakanan.Guk Cocacolari ez! Eta zuk?