IDORTASUNAREN TRATAMENDUA

Amaia Zabaleta 2008ko eka. 20a, 00:00

Idortasun sinplearen tratamendua adin eta eragilearen araberakoa izango da.5 HILABETE BAINO GUTXIAGOKO ESNE HAURRALehenik eta behin biberoietan ura gehituko da eta 7 egunetara neurri honek emaitza onak ematen ez baditu, okan eta laranja zukuak gehituko ditugu...biberoien artean emango direlarik. Guzti honek kale egiten badu, pediatrak zehaztuko digun sustantzia batekin froga dezakegu.6 HILABETE BAINO GEHIAGO DAUKAN ESNE HAURRA.Zuntz asko duen janaria emango diogu, halaber, barazkiak, fruta, (sagar eta platanorik ez), oloa...HAURRAKElikadura osoa eta bariatua izan beharko da, 6 hilabete baino gehiago dauzkaten esne haurretan aurretik aipatutako neurri dietetikoei atentzio berezia ipiniz.Batzuetan, haurrak inpaktazio fekala badauka, eskuekin atera beharko da edo glizerinazko supositorioen laguntzaz edo enema batekin.Neurri orokor moduan, lehentasuna eman beharko diegu hondakin kantitate handiko jakiei (zuntza, zelulosa), halaber, ogi integrala, barazkia, fruta, lekadunak...Baina sekula ez dugu ahaztuko ez dela inoiz dieta bat ezarriko bere zailtasunarengatik idortasunaren kontra garrantzizkoenak diren gauzetan (ura eta zuntz ugari) haurraren ezezkoa sortarazten duenean.Behin kaka eginda, ur hotzarekin garbitzea gomendatuta dago, paperaren erabilera ez ordea.Haur zahartxoengan kaka egiteko ordutegi bat eramatea gomendatuta dago, adibidez, 5-10 min komunean eserita egon jatordu nagusien ondoren, luzerako helburua hesteen erritmo erregular bat mantentzea baita, eta reinpaktazioen prebentzioa, eta hau nagusiki hesteen ohituren aldaketarekin lortzen da, baita elikaduraren aldaketekin eta batzuetan botiken laguntzarekin ere.