95-99 legealdia, Zubiria lehendakari zela, oraingoan bezala, zabor bilketako langileen greba deialdi batekin bukatu zen. Greba hura ez egitera iritsi, azken momentuan orduan zerbitzua zeraman Garbile enpresak langileen eskaera justuak sinatu zituelako. 9 urte pasa dira eta Zubiria jaunak arazo berarekin hasi du legealdia, kasualitatea ote?Ez nahiz sartuko langileen eskaerak justuak diren edo ez baloratzera, ez baitut Mankomunitatean eztabaidatzeko aukera izan oraindik. Baina langile batzuekin hitz egin dut. Hauek diote, hasieratik Mankomunitatearen lehendakariaren jarrera "oso itsia" izan dela, "prepotentzi puntu batekin". Oso diru gutxirengatik daudela greban, harrituta egoera honetara iritsi direlako. Beste gauza batzuetarako "ba omen dago dirua, eginkizunak zeintzuk izango diren ez dakigun liberazioetarako barne". Hauek "inongo arazorik gabe eta laister batean" hartzen diren erabakiak omen dira.Azkeneko 2 legealdietan Ezker Abertzaleak izan du Mankomunitateko Lehendakaritza eta ardura. Langileekin tira birak izan dira konbenioak sinatzeko orduan, baina beti sinatu izan dira negoziazioa eta akordioetara iristeko borondatea egon delako. Langileek diotenez, "azkeneko 2 legealdietan sektore berekoak diren beste Mankomunitate batzuetako langileen erreferentzi zen Sakanako Mankomunitatean negoziazio eta akordioetara iristeko egiten zen bidea".Langileen aldetik, hitz egiteko borondatea badago, zergatik daukagu 9 urte pasa eta arazo berdina?Negoziazioa eta akordioa dira bideak.