"San Joan etorri, kukua joan" Sakanako esaera zahar batek dioen bezala. Joan zaigu negua, baita udaberri euritsua ere, eta horiekin kukua. Izan al duzue entzuteko aukerarik? Zorionez basoz inguraturik gaude, eta oraindik kukua gure artera etortzen da.San Joan eta San Pedro garaikideak ziren, joango ote ziren parrandan herriko festetara? Guri behintzat utzi digute aitzakia eskualde guztian zehar ibiltzeko hara eta hona, ikuskizun apartak izateko aukera, aspaldiko ezagunak elkartzeko eta bata bestearen konpainian gozatzeko. Urtean zehar etxetik atera gabe dena ere bizilagunarekin elkartzen da San Joan suaren inguruan, giroak laguntzen badu. Gau polit horretan denok gozatzen dugu, umeek eta nagusiek, batzuk saltoka, besteak begira...Laurogeita bi urte dituen Rosario Arregiri entzunda dakit honela esaten zutela garai bateko sakandarrek: "San Juan urriñe,ona zabaltzazugeiztuek iertzazugeiztue den guziyegonbertitzazu"Pentsa dezaket uztei buruzko esanahia duela, baina metaforikoki hartuta ere badu zentzua, eta handia gainera. Jaia jai izan dadila, lotzeko eta baketzeko; beste guztia, sutara. Gero gerokoak. Horregatik diot aldarrikatzeko gune gisa hartzen dutenek, har dezatela atsedenalditxoa, ez dago gauza hoberik inor bakean uztea baino eta jaietan udaletxe eta plaza inguruak, garbi, pankartarik gabe, lorez beteak. Gozatu irudiaz, nirekin bat zatozte?