Lizunkeria betidanik dago (Adan eta Evaren garaietatik). Ez da oraingo egintza, gizadia daneko egintza da. Garilaren 4ean , Madrideko alkate Alberto Ruiz Gallardonek "Casa de Campo" lurraldea ixteko erabakia hartu zuen (han biltzen ziren beren lizunkeri lanetarako emakume lizunak). Emakume lizunak, lanerako leku gabe gelditzean, herri-etxearen aurrean bildu ziren alkateari lanerako lekuren bat emateko eskatuz. Ez daukate arrazoirik eskaera hori egiteko. Ez dira legezko langileak. Legezko langileak izango balira, beren lan-zergak ordaindu behar lituzkete (eta ez dituzte ordaintzen). BertsolaritzaBertsolaritza ez da oraingoa, betikoa baizik. Aspaldiko urteetan (esate baterako, euskara idazten ez zenean), euskalduna, biztanle ez jakina (inculto) zen; baina euskaldunen artean gogoangarri handikoa izan zen. Bertsolaritza bizirik dago gure artean. Gaur asko idazten da euskara, baina hala ere, bertsolaritza euskaldun gosegarrian dago. Ikusi besterik ez dago, herrietan bertsolaritza saio bat antolatzen denean, han biltzen dira herritar emakume-gizon eta gazteak bertsolarien zoragarrizko ateraldiak entzun nahian. Balio handikoa da bertsolaritza. Ez dut uste munduan horrelako saiorik egongo denik. Arto-opilakEuskal Herrian, betidanik, arto-opilak egin dira. Barru hausteko, esne beroarekin, zeinen gozo eta indartsuak dira. Ni haurra nintzenean, gosaltzeko, esne beroan, zopetarako arto-opil bat edoo bi jartzegenituen katilu batean. Esne beroan busti eta, zopetan, oso goxoak, osasuntsuak eta indartsuak dira. Txikia nintzanez geroztik, ez dut horrelako gosarririk egin. Mexikon ere, azken garai hauetan ezagutzen dugunez, arto-opilak osogogokoak zaizkie jateko. Aspaldiko urte hoietan, Mexikon euskaldun asko bizi dira. Hau da nere galdera: noiztik datorkie mexikarrei taloajateko ohitura eta nondik datorzkie? Euskal Herritik? Euskaldunek eramanak ote dira?