ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA

Gizarte Zerbitzuak 2008ko uzt. 11a, 00:00

Programa hau Sakanan dauden hiru Oinarrizko Gizarte zerbitzuetan dago (Altsasu, Etxarri eta Irurtzungo zonaldea). Zerbitzua Gizarte Langileek eta Familia Langileek osatuta dago.Nori dago zuzenduta:- Beraien etxean bizitzen jarraitzeko oinarrizko laguntza behar dutenei: bakarrik edo familiarekin bizi diren hirugarren adineko pertsonak baina adinarengatik edota osasun arazoengatik eguneroko oinarrizko beharretan bakarrik moldatu ezin direnak (oinarrizko higienea, elikadura, medikazioa, gizarte harremanak...)Zerbitzu honen helburu orokorra erabiltzaileen bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala hobetzea da eta horretarako ekimen batzuk gauzatzen dira baldintza pertsonalak eta sozialak egokituz.Zerbitzu honetan lau eremu hartzen dira kontuan: laguntza, prebentzioa, heziketa eta errehabilitazioa, beti ere erabiltzailearen beharren arabera.Etxez Etxeko Zerbitzuaren helburu zehatzak hauexek dira:- Zerbitzua erabiltzen duten pertsonak Zentro batean sartzea ekidin edo atzeratzea, beti ere egokia bada eta horrela inguru hurbilean ahalik eta denbora gehien mantentzea. Horretarako arriskua daukaten egoerak aurreikusi (pertsonaren bizi-kalitatea honda dezaketenak) eta oinarrizko beharrak betetzen saiatu behar da.- Ohitura higieniko-sanitarioak hobetzea norberaren autonomia bultzatzen dituzten jarreretan heziz.- Familiaren diagnostikoan sakontzea etorkizunean egin litezkeen esku-hartzeak aurreikusteko eta programatzeko.- Komunitatean dauden baliabideak erabiltzeko laguntza ematea zein erabiltzailea inguru hurbilean integratzen saiatzeko harremanak bultzatzea.- Gizarte eta profesionalen sareetan koordinazio eta kontaktuak sortzea atentzio integrala lortu ahal izateko.Zerbitzu hau eskuratzeko lehengo urratsa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jotzea da. Bertan egoera aztertu ondoren eta Etxez Etxeko Zerbitzua egoera horretan egokia ikusten bada, Gizarte Langileak eta Familia Langileek osatutako lan taldeak kasu horretan aproposak diren helburu zehatzak finkatuko dituzte (zer, nola, norekin, zertarako, noiz arte...) eta interbentzioa hasiko da.