Uztailarekin batera euskal herriko herri ezberdinetako festak hasiak dira. Festak aipatzekoan burura datozkigun lehenengo ideiak lagunekin gustora egotea, alaitasuna, jende berria ezagutzea, etab. dira.Tamalez, hori ez da aurpegi bakarra, festak mila aurpegi baititu eta horietako bat, jai giroan gertatzen diren eraso sexista ezberdinak dira.Aipatzekoak ditugu orain dela aste gutxi batzuk bai Donostian , bai Barañainen edo joan zen astean Iruñean gertatu ziren kasu deitoragarriak, alkoholaren eragina aitzakia hartuta. Azken horretan Irungo neska gazte bat erail zuten. Horretaz gain, azpimarratu nahi dugu, erru berdina duela erasotzen duenak eta erasoa ikusi eta ezer egiten ez duenak; azken horrek erasotzaileari bidea zabalik uzten baitio.Urteak pasa eta konturatzen gara bere horretan errepikatzen dela, urtero berdinean gaudela, egun ere emakumeok ez dugula festa modu berdinean gozatzeko aukerarik. Buruan ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetako festetan ematen diren sexu-jazarpen, irain, bortxaketak, etab.Horrelako egoera edo bestelako eraso ezberdinen aurrean, denok burubide sendoa hartu behar dugu; eta salatzea da aukera bakarra.Sakanako festetan, nahiz Euskal Herriko festa ezberdinetan horrelako gertakari tamalgarri gehiagorik ez gertatzeko eta Euskal Herriko emakume eta gizon, gazte nahiz zahar, era parekide batean gozatzeko aukera izateko borrokatuko dugu.