Esne haurraren kolikoa maiztasun handiko koadroa dugu, negar handiko uneak dauzkalarik erreferente moduan (batez ere arratsaldez, 2 edo 3 orduko iraupenarekin), haurrak 10 edo 15 egun bizi dauzkanean hasten da eta 3 hilabete izan arte irauten du.Negarrak dirauen bitartean, haurrak hankak abdomen aldera makurtzen ditu eta haizeak bota ditzake. Naiz eta gose itxura izan, ez janarekin ez kontsolatzeko beste saiakera batzuekin ezin lasaitzea da ohikoena.Esne haurraren kolikoak argitu gabeko faktore askoko etologia dauka eta ez dago azaldu dezakeen funtsezko teoriarik zergatik kolikoa bizitzaren 15garren egunean agertzen den eta 3 hilabetera desagertu.GURASOEI AHOLKUAK KOLIKOAREN KUDEAKETARAKOElikadura:- Amaren esnea hartzen badu, horrela jarrai dezala.- Ez dute aurreratu behar janari solidoen hartzea.- Ez dira saiatu behar laktosarik gabeko formula batekin.- Gehiegizko elikadura saihestu behar dute.Gurasoen jarrera.Negar egiten duenean:- Laztandu eta negarrez jarraitzen badu, besoetan hartu.- Buruz behera jarri gure belaunetan abdomena estutu gabe eta suabeki bizkarra igurtziz.- Musika suabe eta atsegin batekin, balantzazko mugimendu erritmikoak eragin.- Paseatu kotxetxoaren erritmoa bilatuz. Jarrera orokorra- Gehiegizko estimulu fisikoak (argia, musika zaratatsua) saihestu- Gehiegizko estimulazio afektiboa saihestu.- Bi gurasoen parte hartzea haurraren zaintzan.- Jakinaren gainean egon haurrak 3 hilabete aldera negarrari utziko diola.- Jakinaren gainean egon gaixotasunik ez duela.- Arratsalde baten batean konfiantzazko pertsona baten laguntza eskatu.- Inoiz ez astindu.Guzti honen gainean beste tratamendu batzuk ere eraginkorrak izan daitezke, hala nola, homeopatia, shintala haur masajeak...