UDALETXEKO UDALBATZAK, DIRUA IRABAZTEKO OTE AL DIRA?

Miren Arantza Bengoetxea 2008ko ira. 5a, 00:00

Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaera zaharrak, eta Altsasuko Udalean daukagu eredu garbia! Abuztuaren hasieran, alkateak abuztuko ohiko plenoa ez genuela egingo esan zigun: abuztuko oporrak tartean, gai garrantzitsurik ez eta  beste gai batzuk prestatzeko denborarik ez zegoela esanez, irailaren 3an ez-ohiko udalbatza  egingo genuela geratu ginen. Ezker abertzaleari, gai gabeko plenoa ez egitea nahiko logikoa iruditu zitzaigun.Aste honetan jakin dugu bai UPN eta bai PSOEk, abuztuko ohiko udalbatza egitea eskatu dutela. Alkateari aldaketa honen arrazoia galdetzean, hauxe izan zen bere erantzuna: Plenoa egingo da zinegotzien asignazioak kobratzeko! Aho bete hortz geratu ginen udalbatzarako deialdia jaso genuenean eta honako eguneko gai zerrenda ikusi genuenean:    1-Aurreko Bilkurako Akta irakurtzea eta onestea    2-Alkatetza eta Zinegotzi Ordezkarien Ebazpenen jakinarazpena    3-Erreguak eta eskariakUDALBATZA HONETAN EZ DA EZER PROPOSATZEN ETA EZ DA EZERERABAKITZEN!!! KOBRATU.........KOBRATU BAI!!!!Ezker abertzalean oso harrituak, oso kezkatuak eta oso lotsatuak gaude gure udalbatzako kideekin, eta honexegatik ez dugu udalbatza honetan parte hartuko zinegotzi bezala. Ikusle bezala parte hartuko dugu  batez ere gaurko astakeriasalatzeko.Proposamenak egiteko eta lantzeko, ideiak garatzeko eta herriaren alde lan egiteko, hau da, Altsasu ezkerretik eraikitzen saiatzeko hautatu gintuen herriak eta eman zigun  ordezkapenak  ez digu herriari horrelako iruzurra egiteko baimenik ematen. Hori bai, Altsasuko festak hain gertu izanda, agian zinegotzi hauek diru hau altsasuarrak gonbidatzeko nahi dute!!! Saiatu zaitez badaezpada!!!