Urtero-urtero, Gobernuak, urrutikuskiñan, ETAren indarkeriak hildako Miguel Ángel Blanco gogoratzen digu. Baina oraindik ikusteko dago GALen indarkeriak hildakoen oroigarriren bat, Lasa eta Zabalarena adibidez. Miguel Angel Blancoren arrebak, Mary Mar Blancok "contra el olvido de Miguel Angel Blanco" eskatzen du. Lasa eta Zabala, bai, ahazturik daudela; egia estaltzen dute. Horiek ez daukate noski, eskubiderik oroimenerako?Garilaren 13. egunean, urrutikuskiñeko "Alto y claro" hitzaldian, PPkoek galde egiten zuten : "noiz egin dio PSOEk omenaldi bat Miguel Angel Blancori?". Nik erantsiko nieke: "noiz egin die PPkoek omenaldi bat Lasa eta Zabalari?".Egun hortan berean, erregeak, urrutikuskiñan hortaz hitz egin zuen, baina ez du behin ere Lasa eta Zabalaz hitz egin. Noski, horrek ez du garrantzirik. Erregeak esaten zuen: "ezin dugu ahaztu Miguel Angel Blanco; beti oroimenean dugu bere aurpegia". Baina Lasa eta Zabalaren aurpegiak ez dauzkate oroimenean?Legedi Nagusi aurkakoaLegedi Nagusiak (konstituzioak), hasieran esaten du: "espainiar guztiak berdinak dira legearen aurrean" (berdinak izan behar lirake esan beharrean). Zergatik ez du esaten erregearen ordezkoak ( Felipe jaunak eta bere bi alabek) Legedi Nagusiaren aurkakoak direla, ez direla berdinak, berdinak legearen aurrean? Erregearen ordezkatzea, Felipe jaunaren arreba zaharrenari (Elenari) tokatzen zaio. Hori ez da Legedi Nagusiaren aurka jotzea? Ez dira ausartzen hori esatea. Egiarekin nora nahi joan daiteke; gezurrarekin, iñora ere ez. Azkenean argiak-argi egiten du.