Petrolioa eta prezioak ez dira jaitsiko eta hipotekak ez dira jasangarriagoak bihurtuko. Burtsa ez da igoko eta inbertitzaileak dirutuko. Kalkutako Teresa ama ez da berpiztuko eta munduko banketxearen presidentea izango. Hori guztia gertatuko denik ez dugu espero behar. Ez. Guztiok kezkatuta gaituen arazo ekonomikoaren oinarria ez baita hori. Ekonomia berri txarrak izozmendiaren tontorra besterik ez dira. Eta gehiago esango nuke, nire buruari galdetzen diot ekaitz ekonomiko hau ez al zaigun komenigarria izango.Ekonomia, politika eta bizitza orokorrean munduko biztanleriaren %20k ondasunen %80 kontsumitzen duen bitartean beste %80ak ekoizten den %20a kontsumitzeko antolatuta dago. 850 milioi pertsona baino gehiagok euro bat baino gutxiagorekin pasatzen dute eguna, mila milioi haur inguru goiz hilko dira seguru. Goseak ez duelako itxoiten, hiltzen du. Eta goiz hiltzen du, mundu honetan erail daitekeen modu umiliagarri eta bihozgabeenean.Baina munduak atzera egiterik ez duen bira berria hartu du. Mila milioi txinatar baino gehiagok eta mila milioi inguru indiarrek bizirauteaz aski dela diote. Gu bezala bizi nahi dute. Eta munduak ez du horrenbesterako ematen, lurrazalean bizi garen sei mila milioi biztanleok bizitzeko behar dugun energi eskaera emateko energi iturri adina ez duelako.Pentsatzeko eta bizitzeko modua aldatu behar da. "Zoriontasuna" "kontsumoa" dela ez da egia. Ez dago dauzkagun gauzen menpe laguntzen, errespetatzen, onartzen eta maite gaituzten pertsonen menpe baizik. "Zoriontasuna" elkarbizitza beneragarri, onargarri, atsegingarri, bizkorgarria da. Premiazko da ekoizpena eta merkataritza berriz bideratzea ez batzuek ezartzen duten luxua, zarrastelkeria edo nagusitasunaren arabera, guztion beharrak betetzeko baizik.