Altsasuko Ezker Abertzalea (EA aurrerantzean) delakoaren hilabeteroko akusazioari erantzunez, hona hemen, halabeharreko erantzuna:1. Lotsa, harridura, edota kezka zerk eragiten digun, ala nola, astakeriak zer diren zehazteko orduan, ohi bezala, ez gatoz bat Miren Arantzarekin.2. Altsasuko UPN-k, PSN-k eta IU-k, aipatutako udal bilkura egin zedin eskatu zuten, araudiak hala ezartzen zuela argudiatuz, batetik, eta bilkura burutu ezean, taldeen diru sarrerak asko murriztuko zirela, bestetik. Batean zein bestean arrazoia zutelarik, eskaerari bide ematea erabaki genuen.3. Altsasuko zinegotziek, gehienez ere 300€ jaso dezakete hilean, gutxienez bi batzordetara eta udal bilkura batera bertaratzen badira, beti ere. Zinegotziok udalari ematen dizkiogun beste ordu guztien truk ez dugu beste sosik jasotzen, Altsasuko EAko zinegotziek ongi dakiten gisan.4. "Horrenbesteko dirutza" eskuratzeko aukera izanda ere, zinegotzi izateko zerrendak prestatzeko garaian ez ohi da ilara luzerik pilatzen gure herrian behintzat. Badirudi 300€ horiek ez direla nahikoa pizgarri. Ulertezina.Zer ikusirik izango ote du familiari edota lagunei kentzen zaizkien ordu guztiak?Zer ikusirik izango ote dute aldian-aldian jasan behar izaten diren irainak, koakzioak, "graziaz betetako" marrazkiak, "animozko" kartelak, mehatxuak (PSN eta UPNko zinegotzien kasuan hiltzeko mehatxu zuzenak) eta abarrek?Gure ustez, oso gutxi ordaindu eta baloratzen da zinegotzien lana, guztiena. Are gutxiago herria txikiagoa den heinean. Esan gabe doa, Kontzejuetako ordezkarien kasua negargarria dela, horietan norbere fatrikatik dirua jarri behar izaten baitute, askotan.Udaletxeko beste taldeetako kideen lana eta dedikazioa hain modu zakarrean lohitu nahi izatea ez da zilegi.