Mundu osoko milioika nekazarik beren ohiko laborantzak utzi eta hirietara jotzeko beharra izaten dute. Han oso baldintza kaskarretan lan egiten dute, oso soldata baxuen truke, lan-eskubiderik, gizarte-segurantzarik eta osasun-babesik gabe.Bien bitartean, lurra lantzen segitzea aukeratzen dutenek izugarrizko trabak izaten dituzte euren ekoizpena saldu eta horrela oinarrizko baliabideak eskuratu ahal izateko.Salatzen dugun errealitate batetik abiatzen gara. Eskaintzaren eta eskaeraren legea, hasiera batean bi zatiei onuragarri suertatzen zaizkion akordioetan oinarriturik, botere-desberdintasunaren bitartez bidezkoa ez dirudien etekin-alde izugarria bilakatu da. Gaur egungo ekoizpen-globalizazioa eta nazioarte mailako merkataritzan ari da humanitatearen zati handi bat. Globalizazio geldiezinaren izaera esklusiboki ekonomikoarengatik. Azkeneko 20 urteetan elkartrukatze-bolumena hirukoiztu egin da mundu mailan. Arazoa da globalizazio ekonomikoa bakarrik doala, gizarte-ongizatea, ingurumenarekiko eta kultura anitzekiko errespetua atzean utzita. Bidezko Merkataritzak ekoizpena eta merkataritza pertsonen zerbitzura dauden aukera bat eskaintzen du. Bidezko Merkataritzak herrialde pobretuen garapena bideratzen du irizpide ekonomikoak ez ezik, balore etikoak ere -bai sozialak, bai ingurumenekoak- kontuan hartzen dituelako, bestelako merkataritza posible dela erakutsiz.Bidezko merkataritzako produktuek honako bermeak dakartzate eurekin:Soldata eta lan-baldintza duinakHaurren esplotazio ezaGizonen eta emakumeen arteko berdintasunaFuntzionamendu demokratikoaEpe luzerako harreman komertziala eta ordainketaren zati bat aldez aurretik.Ekoizleek beren etekinen zati bat bideratzen dute euren komunitateen oinarrizko beharretara: osasuna, hezkuntza, eta bar.Kalitatezko produktuak.