Abuztuan oporretara joan nintzen eguzki eta itsasoaz disfrutatzera. Egun batean irratian kezkagarria bezain asaldagarria zen berri bat entzun nuen: Madrilgo kale batean gizon bat jipoitzen ari zela emaztea, eta beste gizon batek (irakaslea) emakumea defendatzeagatik izugarrizko jipoia jaso zuela; Ospitaleratu ere egin zutela!Berria entzun nuenean defendatzailearen izena, lanbidea eta emakumezkoa defendatzeagatik zauritua izan zela aipatzen zuten. Tratu txarren egilearen izena, berriz, behin edo entzun dut, eta datu gehiagorik ez. Niretzat kezkagarria da oso eta kolokan jartzen dit hainbat gauza:1. Komunikabideek ongi egiten al dute albistea modu horretan ematean? Berria honela entzunda, edonork ikusten badu gizon batek emakume bat jipoitzen duela ez du deus ere egingo beldurrez, berri honetaz gogoratuko baita eta pentsatuko bera ere jipoitua izango dela.2. Genero indarkeriaren gaia heziketakoa edo kulturala dela diote. Albistean agertzen zen indarkeria hori bezalakorik onartuko ote dugu? Zein hezkuntza edo kultura jasotzen ari gara? Gizartearen baloreak non gelditzen dira? Komunikabideen bidez zer balore ikusi eta ikasten ari gara?3. Politikariek zer erantzuten dute? Nire ustez tratu txarren gaia arazo larria da, eta politikari gutxik egiten du zer edo zer genero indarkeria gerta ez dadin. Politikariek arduraz erantzun behar dute.4. Ba ote da justiziarik? Komunikabideek horrelako berriak ematen dizkiguten bezala, tratu txarrengatik jasotako zigorrak ere jakinarazi beharko lizkigukete. Agian, tratu txarren egileek jaso lezakeen zigorra jakingo balute (zigor eredugarria, noski) atzera egin lezakete. akinlo@euskalerria.org