Modan dagoen hitza dugu hauxe azken bolada honetan. Baina zer da autoestimua? Eta zertaz ari gara berau aipatzean? Autoestimuak, bada, zera esan nahi du: norbera estimatzea.Zertan datza hau?Hasteko norberari buruz ondo hitz egin eta pentsatzea; ondorioz norberak bere buruarekiko kontsonantzian jokatzea, gogoko duguna egin, ondo sentiarazten gaituzten harremanak izan, gure baitan dugun hoberenarekin kontaktatu, eta hori kanporatzera garamatzatenak bizitzea.Bada adar bat psikologian, p.n.l.-programazio neurolinguistikoa deritzona. Hau gure barne imaginean oinarritzen da. Nola imaginatzen dugu geure burua begiak ixtean? Psikologiaren adar honen arabera, norberak ikusten duen norberaren irudia mingostasuna, ezinegona eta tristurarena baldin bada, hala sentitu eta biziko dugu geure errealitatea, makala ezta?Nola atera gaitezke egoera horretatik? Egin dezagun ariketa praktiko bat.goazen ba!!! "Itxi begiak eta zeure burua irudika ezazu, gaizki ikusten baduzu hitz egiozu, galdegiozu: zer gertatzen zaizu?, zerk kezkatzen zaitu? entzun erantzuna. Jarraian hitz egiozu berriz, behar duzuna hausnartu, galdetu zer egin dezakezun laguntzeko, irribarrea ezpainetara berriz itzul dadin,lasai hartu berehalakoan ezer entzuten ez baduzu, normala da, zenbat aldiz saiatu zara bakar-hizketan? Azkenik gogora ezazu biziki ondo sentiarazi zintuen egoera eder bat, konekta ezazu sentsazio horrekin. Begira ezazu zure barneko poza, ahal duzun guztietan saia zaitez horretan; zer egin ez dakizunean, burua preokupazioen pisuaz bete ordez zentra ezazu alai eta zoriontsu ikusten eta poliki-poliki ezberdintasun zoragarriak sumatuko dituzu". Hurrengo batean esango dizkizugu zergatiak. Zaindu zeure burua eta saiatu zoriontsu izaten.