Altsasuko Feministak lehenengo eta behin Guaixeri eskerrak eman nahi dizkio bere orrietan hilabetean behin idazteko aukera emateagatik. Aukera honek gure ikuspuntu feminista balio handikotzat estimatzen duela esan nahi duelako.Lehendabiziko honetan, herriko jaiak hain hurbil izanik hainbat gauza aipatu nahi dugu. Uneoro gertatzen diren emakumeen aurkako indarkeriak eta sexuan oinarritzen den lan banaketa. Jaietan horrelako gertakizunak handitzen dira: bata emakume gazteengan batez ere; bestea berriz, Altsasuko (gure) amengan kasu.Bi errealitate hauek emakumeok eta gizonek parekotasunik gabe disfrutatzea eragiten dute.Aipatutako egoerak kontuan hartuta, herrian garen bi talde feministok, Bilgune Feminista eta Altsasuko Feministak, uste genuen beharrezkoa zela jaietan indartu egiten diren gertakizun hauekiko sentsibilizatu, zein salatzeko kanpaina bat egitea.Jaietan atera genuen komunikatuan esan genuen bezala ez dugu jaien irudi gogor edo ezezkor bat eman nahi, horrelakoak ez direlako, lerdetsuak, ipurdia ukitzea, lizunkeriak esatea,.. etab salatu baizikKalera ateratzera animatu zaituztegu. Disfrutatu, ongi pasa eta gaupasa egin nahi ditugu egoera matxistarik bizi eta nozitu gabe, mutilak zein gizonak mozkorturik daudelaren aitzakia jarriz edo jaietan dena balio izanaz.Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu gure borroka feministaren alde parte hartu zuten herriko kolektiboei. Izan ere, betiko jaietarako zapia jantzi beharrean gure zapi morea, feminismoaren ikurrarekin hain zuzen, eta "jaietan ere, eraso sexistarik ez" lelopean atondu egin zutelako. Jarrera hauek emakumeen independentziaren aldeko isla baikorrak dira, dagoeneko eman direnak.