Indarkeria

Lizarrusti 2008ko urr. 3a, 00:00

Ez da itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino. Hori da espainiar inperialistei gertatzen zaiena. Beren arrazoia besterik ez da.Euskal Herriko Lehendakari Juan Jose Ibarretxek , Euskal Herriko hauteskunde nagusietako agerraldian, ETAren indarkeria salaketarik ez duelako egiten, espainiarrek esaten dute ez duela aipatzen ere ETAren indarkeri salaketarik egiten. PSOEk eta PPk salatu al dute inoiz Francoren diktadura edota Gobernuaren GALen indarkeria?  Inoiz ez. Hori baino hipokresia handiagorik ba al da?  Besteei ETAren indarkeria salatzeko eskatzen die, baina beraiek ez dute inoiz salatu nahi izan.Espainiar esaerak ongi esaten du: "consejos vendo, pero para mí no los tengo".Haurdun mugaketaZertarako hitz egiten dute hainbeste ETAren indarkeriaz, eta ez haurdun mugaketaz? Izaki batek, andre baten sabelean Sortu orduko, bizitza dauka, biztanlea da. Eta beste edozein biztanlek bezala, bizitza eskubidea dauka.  Gizartean edo basatikerian bizi nahi dugu? Zentzu gabekoen artean edo zentzudunen artean?ETAren edo musulmanen indarkeria bestetik ez da? Zer da indarkeria? Indarrez beste bati bizitza kentzea da. Haurrei bizitza moztea ez da indarkeria? Orduan zer da hori? Egintza ona? Egintza horiek txalotu behar al dira? Zergatik ez dira indarkeria? Ezkutuan, isiltasunean egiten direlako? Ez ikusteak, ez jakiteak ez dituzte egiratatzen. Indarkeria beti eta non nahi indarkeria da. Eta zenbat haurrei mozten zaizkie bizitzak? Jarri parean ETAren edo musulmanen indarkeria eta haurren indarkeria. Non gertatzen dira indarkeria gehiago? Zer begirekin begiratzen ditu gizakiak indarkeriak? Zergatik azalera edo gainezka begiratzen ditu indarkeria hoiek? Non da gizarteko Epaikunde nagusia  indarkeri hori errotik mozteko? Haurdun mugaketa indarkeri basatiena da.