Jakingo banu zergatik erail duten hainbeste jende zergatik dagoen hainbeste jende sakabanaturik gero eta espetxe gehiagotan,jakingo banu noiz bukatuko den gorrotoa, noiz arte iraungo duen Madrilgo botereak bere ikusmira ezartzen jakingo banu. Gure herriaren nortasuna eta hizkuntza nola hedatu jakingo banu.Baina badakit gure Euskal Herriakez duela inoiz bere askatasuna lortukogorrotoaren bideetatik jarraitzen baldin badugu.Badakit zentzurik gabe hiltzen direnakberen hiltzaileen kontzientzian sarturik geratuko direlaBadakit herri bezala bizi nahi dugula, gero eta irekiagoak ditugu gure ateak,baina ez dakit gure bihotzak ere horrela ote dauden,prest ote gauden albokoa entzuteko.Gure herria ez da betidanik eta betirako berdin izango.Bakoitzaren nortasuna bizitzan zehar aldatzen baduguzergatik ez onartu herrietako nortasunarekin berdin pasatzen dela?Oinarri hau onartuko bagenu, benetako itxaropenaren bideetatik abiatuko ginateke. Kostagarria izan daiteke bai, gaztelu eta harresi asko bota beharko ditugu.Belarriak ireki, besteen ideiak zeintzuk diren jakitekoeta armak bota, benetako bakearen bila ibil gaitezenBeldur ote gara? Entzungor eta itsu, erosoago ote goaz?Denok entzungor, denok itsu,bakoitzak berea entzunez, bakoitzak berea ikusizJakingo banu bihotz-barrua minik egin gabe hustu,jakingo bazenu entzun, jakingo banu entzun,jakingo bazenu zure bihotz-barrua minik egin gabe husten.Ikasiko ote dugu?Bide luzea daramagu,bide-gurutze zailak tokatu zaizkigueta bidean darraigu,bidean jarraitu nahi dugu,nik, bidean jarraitu nahi dut, bilatuz,erorita ere altxatuz, trapu eginda ere onartuz,baina beti aurrera jarraituz. Hor ote dago koska? Danok nahi ote dugu herri bezala aurrera joatea?