Latinoamerikako fenomeno arruntenetariko bat kaleko neska-mutilak dira. Bere familia eta eskolako loturak apurtu dituztenak dira, dimentsio guztietan desegokitzapen soziala lortuz.Guztiek hor ikusten dituzte, zaborraren tartean botata, oinutsik, zikinak, gosetuta eta munduari bere hunkimendu eta ulermenaren beharra oihukatzen. Askok ikusi eta ihes egiten dute, ihes egin beldurra, nazka, izua eta askori lotsa ematen dietelako teorikoki beraiek baitira soilik, herrialdean inpresio txarra ematen dutenak. Haur hauek ez dute parte hartzen inongo babes sisteman, hor daude, bakarrik, bere kargu egiten den inor gabe eta zainduko dituen inor gabe, mota guztietako ezbeharrak jasaten dituzte, ustiapena, baztertzea, sexu indarkeriak, prostituzioa eta bere zoriontasunaren aurka doan edozein gauza. Askori pena ematen die, eta bere erruak garbitzeko jarduera praktikoena bezala ikusten dituzte. Guztiok erabiltzen ditugu, publizitatea egiteko eta dirua lortzeko bere ongizatea ez den beste helburuetan erabiltzeko. Neska-mutilak, kalekoak izateagatik bere munduan bizi dira, bere komunitate propioa egiteko antolatzen dira eta modu honetan bizirik ateratzen saiatzeko. Bizirauteko lan gogor horretan mila gaitasun dituzten haurrak daude, artistak, kirolariak, intelektualak, zurginak eta abar. Neska-mutil hauekin egon, ibili eta bizitzea pasio bat da, beraiekin sinestarazten duen pasioa, beraiekin borroka egitea, pasio delikatua da, poliki-poliki eraldatueta gizakiaren duintasuna igotzen duena. Kaleko neska-mutilak magia dira, mina eman dietenak maitatzeko eta barkatzeko gai direlako, bizitzeko aukera bilatzen dute eta aurkitzen dutenean barkatzen dute, barkatzen dute bazterkeria, mesprezua, itxurakeria, gehiegikeria, oinazea; maite dituzten gizakien, maitasuna barkatu eta eraldatzen dute, bere gurasoena, bilatzeko, maitatzeko eta laguntzeko gai izan ez zirenenak, barkatzen dute haurrak direlako eta arranguraz ez dakitelako, neurririk gabe ematen badakite maitatzen uzten dietenei.