..........(Aurrekoaren jarraipena)Gure artean boladatxo bat zeramatenean, orduan ohartzen hasi omen ziren amankomunean ditugun hainbat eta hainbat gauza modu ezberdinean egiten genituela, eta horrek bere eragina izaten zuela haien bizimoduan, baita gurean ere.Gauza sinpleak, errazak, ustez edo hasiera batean garrantzi handiegirik gabekoak ziruditenak: agurrak, ahots doinuak hitz egiterakoan, elkarrizketa bat jarraitzerakoan begietara begiratzea edo ez begiratzea....................Keinu ñimiñoak diruditen hauek, izugarrizko "txokea" edo talka suposatu omen zien familia honi bere bizimodu berriko hasiera haietan, eta gaur egun ere bi kultura ezberdinen arteko topaketan ere aurkitzen omen dituzte hainbat talka: nerabezaroaren bizipena, familia egituraketak, helduekiko jarrera orokorrean, seme-alaben autonomiaren egituraketa........e.aGuzti horrek, halako ezegonkortasun fisiko eta emozionala omen zekarkion familia honi, izan ere, hona etorri arteraino beraien kulturan egoki ziren keinu eta portaerek ez baitzuten ia lekurik aurkitzen gurean, eta gaur egun ere, hainbat kultura zeinuek ez omen dute bere tokia aurkitu.Esaterako, hemengo kulturan hitz egiteko garaian erabiltzen dugun doinua oso altua suertatzen omen zaie hainbat kultura ezberdinetako bizilagunei, haserre gaudeneko doinua ematen omen du, eta horrek kikildu egiten omen ditu neurri batean, gurengandik pixka bat urruntzen, hasiera batean behintzat.Toki eta zerbitzu askotan gertatzen omen zaie profesionalaren aurrean egonik, eta berau datu pertsonalak jasotzen ari zaizkienean, bigarren abizena eskatzea, lurralde askotan abizen bat bakarra dutenean.Beste adibide bat: ikaragarrizko inpresioa egiten omen die gurean helduekiko daukagun jarrerak (zahar etxean zaintzea, edota norbait etxera ekartzea gure helduak zaintzeko...) beraien egunerokoan helduen hitzak lehentasun nagusia duen bitartean.Zer ote da ba orduan "txoke" edo talka kulturala delako hori? Datorren zenbakian argituko ditugu zalantzak......