SAN MIGELETAKO HERRI-BAZKARIA

Adelaida Kintana 2008ko urr. 24a, 00:00

Hiru aste pasa dira Olaztiko festa txikiak (San Migelak) izan genituenetik. Ekitaldi guztien artean bazegoen bat nabarmendu nahi dudana: Herri-bazkaria, polikiroldegian.  Eta nabarmendu nahi dut hori, orain dela urte batzuk horrelako ekitaldirik egiten ez zelako eta, gainera, pentsaezina zelako egitea.Hara sartu nintzenean frontoi ikaragarri handia iruditu zitzaidan eta... Zenbat jende! Jendetza zegoela esango nuke. Gero esan zidaten 330 lagunentzako bazkaria prestatu zutela. Garbi zegoen olaztiarrok, denok, elkarrekin egoteko irrika erakutsi nahi genuela.Hainbeste jenderentzat bazkari ederra prestatu zuten: paella, entrekota eta petit-choux-ak.  Hori lana! Baina han ez zegoen jatetxerik ezta enpresarik ere, den-dena olaztiarrek prestatu zuten (Batzuek. Nik ez. Nik bakarrik apetitua eraman bainuen).Susmatzen dut hori guztia prestatzeko zenbat lan, zenbat izerdi, egun hartako bazkaria bere puntuan egon zedin eta denok, armonia onean, bazkal genezan.  Laguntzaile asko ikusi nuen eta han laguntzaile asko izateak zer den lagunkidetasuna ekarri zidan gogora.Hemendik esker ona besterik ez daukat emateko zuei guztiei: hori guztia antolatu zutenei, erosketak egin zituztenei, Urdiango "paellero nagusi"ari, haragi samurra ederki erre zutenei, zerbitzatzen bueltaka zebiltzanei, bapo bazkaldu ondoren frontoi osoa eskobatu zutenei, dena bildu zutenei... eta orain seguru baten bat ahaztuko dudala, baina horri ere esan nahi diot estimatuta nagoela.Denek erakutsi baitidate herrian lagunkidetasuna dagoela eta zer den.  Mila esker.akinlo@euskalerria.org