Elikadura-subiranotasuna

REAS 2008ko urr. 24a, 00:00

Herrialdeek euren elikagaien ekoizpen, banaketa eta merkaturatze politikak aukeratzeko eskubidea da, haiendako ekologikoki, sozialki, kulturalki eta ekonomikoki egokiak izan daitezen. Azken batean elikaduraren eta elikagaien ekoizpenaren inguruko herrialdeen eskubideak merkatuaren interesen gainetik jartzea da.Elikadurari buruzko FAOren munduko goi-bileran (Erroma, l.996), Elikadura Segurtasuna gosea ez pasatzeaz eta elikadura orekatuaz gain, elikagai osasungarriak eta hazkurritsuak izateko pertsonen eskubide bezala definitu zen. Sei urte geroago FAOk bere porrota aitortu zuen (gosea murriztu beharrean handiagotu egin zen).Atzerriari lotutako ekonomia-ereduen inposizioak ingurumena eta tokian tokiko bizimodua suntsitu ditu. Elikaduraren segurtasun eza eragin du benetako helburua epe laburreko etekinak izan baitira beti, horretarako genetikoki aldatutako organismoak bezalako teknika arriskutsuak erabili izan behar badira ere. Emaitza migrazio masiboa izan da, langabezia, herriek behar dituzten baliabideen suntsipena, Aberatsen eta behartsuen arteko polarizazioaren handitzea, eta Iparraldearen eta Hegoaldearen artekoa, eta pobreziaren larriagotzea.Elikadura-Subiranotasunak eskatzen du:- Tokiko merkatuendako elikagai ekoizpenari lehentasuna eman, herritarren ustiapen anitzetan eta ekoizpen sistema ekologikoan oinarriturik.- Nekazariendako bidezko prezioak bermatu, barne-merkatuak inportazio merkeetatik eta dumping delakotik babeste aldera.- Lurra, ura eta bestelako ekoizpen baliabideak herritarren eskura jartzea, berdintasunean oinarritutako birbanaketa baten bidez.- Elikagaien ekoizpenean emakumeen paperaren errekonozimendua eta sustapena, berdintasunezko sarbidea eta ekoizpen-baliabideen kontrola.- Baliabide naturalen, ekoizpen sistemen eta merkaturatzearen inguruko subiranotasunaren berreskuratzea.- Hazietarako babesa, genetikoki aldatutako haziak saihestuz, animalien eta landareen kutsadura eragiten dutelako.