EUSKARA HIZKUNTZA OFIZIALA NAFARROA OSOAN

Aizpea Euskara Taldea 2008ko urr. 31a, 00:00

Hogeita batgarren mende hasieran. Europako mendebaldean. Bi estatuen menpe eta  hiru administrazioetan banaturik. Nafarroan ere,  hiru estatus desberdina dauzka  Euskarak. Egoera diglosikoan bizi da gure hizkuntza. Ez askotan aipatzen den elebidun egoeran. Gure egoera ez da "elebiduna". Gure egoera erabat diglosikoa da. Hizkuntza bat nagusi eta hegemonikoa eta bigarren hizkuntza, EUSKARA, minorizatua eta estatus juridiko gabekoa. Bere etorkizuna arriskuan daukan hizkuntza. Egoera zaila. Erabilpen portzentajeak nahiko baxuak.. Kasu askotan eta herri askotan, Euskara bihurtu da ikastetxeetako hizkuntza. Gela barruan  erabiltzen den hizkuntza. Atsedenetan  ere hizkuntza arrotza. Liburuak euskaraz gero eta gutxiago irakurtzen dira. Irratia, telebista, egunkariak, jarraipen ez oso handia. GUAIXE, ikerketek diote irakurle asko dituela (?), ... hala izan dadila. Argi eta garbi esan behar dugu,  azkeneko urteetan,  Euskararekiko konpromisoa jaitsi egin delaEgoera honetan, zenbait euskaltzale dei egin dute azaroaren 22rako, aldarrikapen bat egiteko . EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN. Euskal Herri Osoan. Gure hizkuntzak estatus juridikoa behar du, baita  gure konpromisoa ere. Garai zaila hauetan momentu aproposak dira gure  konpromisoa adierazteko. Hor espero dugu ikustea Sakanako euskaltzale andana. Deialdia egina dago. Hor adierazi behar dugu gure indarra. Bestenaz, Euskara elementu kulturala, folkorikoa, polita, atsegina, zenbait karteletan agertu daitekeen hizkuntza eta museoetan ikus daitekeen gauza bitxia eta harrigarria. Bide hau, zoritxarrez, jende askok aukeratu du. UTIKAN