Eman dezagun ETA desagertzen dela. Eta ondoren, zer? Euskal Herria aske izango da? Ez da Espainiaren inperialismoaren menpe biziko? Norbaitek ETAren alde hitz egiten badu, ETAren goratza egiten du, eta horregatik epaitua eta giltzaperatua izango da. Hori da demokraziaren hitz egiteko eskubidea? Edo inperialismoa da? Espainiar politikariek hitz asko egiten dute indarkeriaz, baina ez dituzte entzuten indarlarien arrazoiak. Inperialismoa den bitartean, indarkeria izango da munduan. Gauza guztietan gauzen zergatia jakin behar da; ez ibili kattagorriak bezala zuhaitzetan adarrez-adar, saltoka, gauzak gainetik begiratuz, aztertu gabe.Espainiar gobernuaren aldetik, euskaldunek debekaturik daukate beren iritzia ematea, beren nortasuna eta biziera agertzeko. Hori da demokrazia eta inperialismoa? Espainiar Gobernuak esaten duen bezala, euskaldunen iritzi hori lege gabekoa da; edo Gobernuaren iritzia legekoa al da? Espainiar Gobernuarendako zertan daude giza eskubideak? Inperialismoan? Noren erabakia da lege gabekoa: Ibarretxeren edo Espainiako Gobernuarena? Edozeini galde egitera zer bide hartu nahi duen beren bizitzan lege gabekoa da? Orduan haurrei galde egitea zaharragoak direnean zer izan nahi duten lege gabekoa al da? Haurrei debekatu al dakieke galdera hori? Ezin bada haurrei galdera hau egitea debekatu, zergatik zaharragoei bai?Gora Ibarretxeren barrabillek!_________Salvador de Madariagak esaten zuen gizasemea ez dela jaiotzen aske. Ni ez nago ados iritzi horrekin. Jaungoikoak gizasemeari eman zion gauzarik handiena askatasuna da.Gizasemeak, amaren sabelean sortu orduko bizitza dauka, eta bizitzarekin batean askatasuna, eta askatasunarekin, askatasun eskubidea._________Euskaldun bakoitza eta euskaldun guziek arroak izan behar ginateke euskaldunak izateagatik._________Irailaren 11. Egunean, urrutikuskiñan, PPko politiko talde hizlariak esan zuen elkarrizketalariak dirala (Rajoy). Hala bada, zergatik ez du elkarrrizketan sartu nahi ETArekin? Erraza da gezurra esatea.