GIZON OREKATUA

Olga Martínez Rodríguez 2008ko aza. 6a, 00:00

Ipuin hindu batek kontatzen du ...Juan izeneko gizon bat herrixka batean bizi zela, alarguna zela eta seme bakarra zuela. Txiroak ziren oso; hala ere, zaldi bat zuten. Egun batean, zaldiak ihes egin zuen eta bizi ziren herrixkako jendea komentatzen hasi zen: hori zoritxarra! Eta Juanek baieztatu zuen: bai, hori zoritxarra.Egunak joan, egunak etorri, haien zaldia beste zaldi batekin itzuli zen etxera. Herriak, gertatu zitzaiena ikustean, komentatu zuen: hori zortea! Eta Juanek erantzun zuen: bai, hala da.Bi zaldi edukita, aita eta semea elkarrekin zaldi gainean ibiltzen hasi ziren. Behin, semea zalditik erori eta hanka bat hautsi zuen. Herriak bere iritzia eman zuen berriro ere: hori zoritxarra! Eta Juanek, patxadaz, esan zuen: bai, zoritxarra.Egun gutxitara guda piztu zen ,eta herriko gazte guztiak gudara joatera behartu zituzten, gure protagonistaren semea izan ezik. Beste behin ere, herriaren ahotsa aditu zen: hori zortea! Eta Juanek adierazi zuen: bai, hala da.Ipuin honek bizitzari berari buruz hitz egiten digu. Zenbat aldiz gure bizitzan txartzat jotzen genuena, denbora pasa ahala, poztasunez, "ontzat" jo dugu? Eta okerrena: zenbat aldiz zerbaiten inguruan iritzirik izan ez eta gure inguru hurbil edo urrutiaren ezkortasunaren edo baikortasunaren eraginez epaitzen dugu?Bizitzan zehar dauden egoera ezberdinen aurrean, zentzuz eta lasaitasunez jokatzea oso garrantzitsua da. Baina hori nola lortu? Bada ekintza erraz bat, egunean bost minutu eskaini behar dioguna; lasaitasunez, arnasa hartu eta botatzeko ekintzan barneratu. Besterik gabe. Behatu nola arnasa biriketan sartzen eta ateratzen den, patxadaz, "airea sartu, birikak puztu, eta atera egiten da".Gainera, irudikatu ahal duzu Karibeko hondartza batean zaudela, itsasoaren soinuak entzuten... eta lasai egon, oso lasai, erlaxatuta erabat.Bidaia on!