SARE SOZIALAK:TUENTI VS FACEBOOK

Oskar Garcia 2008ko aza. 7a, 00:00

Sare sozialen arrakasta handia argia da gaur egun, hori ezin da ukatu. Interneteko erabiltzaileen artean sekulako arrakasta du pelikulak eta musika jaisteak, argazkiak konpartitzeak edota espazio pertsonalak egin zein besteena ikusteak. Azken horren inguruan esan dezakegu gero eta jende gehiagok daukala bere gauza pertsonalak interneten kontatzeko nahia.Mugimendu berri horren barruan sar daitezke sare sozialak deritzogunak; hau da, erabiltzaileei beren artean mezuak, argazkiak, musika, etab. konpartitzea ahalbidetzen diena. Horietako sare asko daude hedatuak; Facebook, MySpace,Hi5 edota Tuenti berria. Adituek diotenez, gazteek interneten ibiltzea nahiago dute telebista ikustea baino; horretan datza sare berri horien arrakasta handia. Facebook-ek eta Tuenti-k, dagoeneko, estatuan bi milioi eta erdi erabiltzaile dauzkate. Estatuko enpresa den Tuenti-k hazkunde handiena izan duena da, Facebook-en aurretik.Bi sare horien arteko ezberdintasuna bere filosofian datza: Facebook irekia da, hau da, edonork ikusi ditzake hor agertzen diren gauza guztiak.  Tuenti-n, ordea, lagun baten gonbidapenaren bitartez egin behar da sarrera. Erabiltzaileen perfilari so eginez gero, esan dezakegu Tuenti-n ibiltzen direnen profila askoz gazteago dela Facebook-en ibiltzen direnena baino, beren artean adingabe asko dago, horregatik ere izan daiteke bere joera itxiagoa.Adituek egin dituzten ikerketek diote Google-n egiten diren bilaketatik Tuenti-k daukala zati nahiko handia. Beste ezberdintasun bat da Tuenti-k oraingoz ez duela publizitaterik erabiltzen, Facebook-ek ez bezala. Gainera, bere nagusiek esaten dutenaren arabera ere publizitatearen eredua beste bat izango da. Ez dute banners delakorik erabiliko, nahi dutena zera baita; finantziazio bezala publizitatea erabiltzea, baina jendeari erabilgarria izango zaizkion iragarkien bitartez.Azken sare hori 2006ko urtarrilean lagunarteko sare txiki bat bezala jaio zen, eta finantziazioa ere lagunartekoa izan zen hasieran. Elkartea Madrilgo Barquillo kalean du, eta lankideen gehiengoa sarearen bitartez lortu dute. Izena erabakitzeko sekulako zailtasunak izan zituzten, eta azkenean Tuenti sortu zen, bere erabiltzaileen adinari zuzendua dagoena. Hau da, hogei urteko gaztetxoei, eta beste aldetik, gaztelaniazko "tu identidad" delakoari.Sare horren bi zutabe garrantzitsuenak bere pribatutasuna da eta kokapena dira; edozein momentuan eta online jakin daiteke non dagoen pertsona bakoitza. Beren etorkizuneko plana telefono mugikorretan sartzeko egokitzea dela esan dute. Duen arrakasta dela eta, enpresa handi bat sarean interesatua izanez gero, logikoena haiei saltzea litzatekeela pentsa daiteke, baina nagusiek diotenez hori ez da beren helburua, gutxinaka orain bezala haztea baizik.Bestalde, eta laburbilduz, esan dezakegu Facebook-ek arerio handia aurkitu duela Estatuan, Tuenti, hain zuzen ere. Denborak esango digu nora garamatzan pantaila-sukar handi honek. Nire ustez, ondo dago bere neurrian, baina ezin ditugu gure erlazio ez-zibernetikoak alde batera utzi; hau da, tabernara joan, polikiroldegira edota plazara atera. Bestela galduta gaude.