Gozamenez

Gizarte Zerbitzuak 2008ko aza. 14a, 00:00
Gozamenez Sexualitatea eta gaztedia abiapuntutzat dituen programa bat da. Programan bertan, ekintza ezberdinak egiten dira errespetuzko, positibotasunezko, heterogeneitasunezko, aberastasunezko...ikuspuntu batetatik.Gozamenez programa duela 9 urte sortu zen eta Sakanan ere duela beste hainbeste urte darama lanean. Sakanan talde multidiziplinar batek aurrera eramaten du programa; bertan, Altsasu eta Etxarriko osasun zentroetako gizarte langileek, Cofes zentroko sexualitate hezitzaileek, Irurtzun, Etxarri eta Altsasuko zonaldeetako gizarte hezitzaileek, Etxarriko kultur teknikariak, Altsasuko gaztedia teknikariak eta Gozamenezeko koordinatzaileek parte hartzen dute.Bertan zonaldeko gazteekin hainbat ekintza prestatu eta gauzatu izan dira; udara eta udazkena partean aurten Sakanak programazio zabal bat izan du:Altsasuko UR-FESTA-GOXOan, Abuztuan, gaua berezi eta aparta bizi izan zen. Bertan masaje tailerra, gaztediaren kontzertuak eta gauez igerilekuetaz gozatzeko aukera izan zen. Ekintzak arrakasta izan zuen eta gaztediak asko disfrutatu zuen.Irutzunen aldiz, zonaldeko gazteekin adostuta masaje tailerraz gozatzeko aukera izan genuen. Abuztuan ere egin zen eta nahiz eta eguraldiak ez lagundu 10 bat gazteek parte hartu zuten.Altsasun ZINE-GAUetan "Sexualitateari buruzko zikloa" gauzatu zen Urrian; jolaserako espazioa, lagunartekoa, hausnarketarakoa, maitaleentzat, pentsalarientzat, maitasunari, pasioari, sentsualtasunari, aniztasunari, jakinminari...eskaini ziren. Halaber Zine forum bat egin zen Transexualitatea gaitzat hartuz. Azpimarratu beharra ekintza honetan jende pilak hartu zuela parte.Halaber, Altsasun bertan Bigarren hezkuntzako ikasleentzat Ipuin erotikoen kontalaria gauzatu zen Urriak 30 eta 31an. Bertara Altsasuko Mikel Donea ikastetxetik, Iñigo Aritza Ikastolatik eta Etxarriko Andra Mari ikastolatik ikasleak hurbildu ziren ekintza honetara. Gainera, ikastetxeetan "Nire bizitzako neska-mutila aurkitzeko aukerarik ba al dut?" unitate didaktikoa lantzeko aukera zabaldu zitzaien.Ergoienan aldiz, Sabel dantza ikastaroa eta Makilaje ikastaroak gauzatu ziren. Sabel dantza ikastaroak 3 saio izan zituen, Urriak 11, 18 eta 25ean izan ziren eta arrakasta handia izan zuten.Makilaje ikastaroa Azaroak 8 izan zen eta Lizarragako gaztediak ere erantzun ezin hobea izan zuen Gozamenez programan inplikatuz.Bukatzeko Arbizun Irriterapia tailerra gauzatuko da Azaroak 15ean. Bertan parte hartzeko izena eman beharra dago, beraz, animatu eta Gozamenez parte hartu.