Aspaldi honetan krisiaren inguruan zalaparta asko entzun dugu. Miguel Sanz Sesma jaunak 400 eurorekin bazkari baterako iristen ez dela esaten duen bitartean, bere soldata izoztuko duela adierazi du (79.870 euro). Erabaki honekin langileoi geure soldatak izozteko eskatu al digu?. Langileon soldatak izozteko mezua bidaltzen den heinean beste erabaki batzuk ere hartu dira, enpresei eta errenta altuenei zergak murrizteko erabakia alegia. Garrantzitsua iruditzen zait honen harira datu batzuk botatzea: Nafarroako Aurrezki Kutxak 156,4 milioi euro (iaz baino %11,1 gehiago) irabazi ditu, Gamesak, 288 milioi euro (iaz baino hiru bider gehiago),, VOLKSWAGENek 3.733 milioi euro (iaz baino %28,5 gehiago).Bien bitartean Euskal Herrian benetako krisian nor dagoen argi eta garbi azaltzen da: 2.500 familia zorrak itota daude, ERE (enplegua erregulatzeko espedientea) jasan duten langileen kopurua %22 hazi da, familien %10a pobrezia oso larrian bizi da, oinarrizko produktuak etengabe garestitzen ari dira: esnea %12, zerealak %10,7, frutak eta arrautzak %9; garraio publikoa %12,6, kalefakzioa, argia eta ura %11,9. Euri-borraren igoerak direla eta, gure hipotekatik urtean 768 euro gehiago pagatzen dugu, bataz beste.Ekonomiaren moteltzea dela eta, egungo marko juridiko politikoak kudeatzen dituztenek (PNV eta UPNk), eredu neoliberalean sakontzearen hautua egin dute. Enpresariei eta bankuei zergak murrizten dizkieten bitartean, zerbitzu publiko eta prestazioen murrizketak, jasango ditugu. Bien bitartean enpresek, ERE-ren (enplegua erregulatzeko espedientea) bitartez gure eskualdeko ehun industriala murrizten dute hainbat langile kalean utziz. Etorkizuna beltza dator, ekonomia moteldu baina hazten ari den honetan (BPG 2 puntutik gora), enpresek irabazi tasak mantendu nahi dituztelako langileon eskubide eta bizi baldintzen kontura. Euren krisia eurek ordain dezatela!!!