URDIAIN-ALTSASUKOA: NORENDAKO POLIGONOA?

Ernesto Leitza eta Erkuden Barandiaran 2008ko aza. 21a, 00:00

Azken hilabete eta asteetan Zangituko poligonoarekin aurrera egingo dela irakurri dugu prentsan.600.000 m karratu eraikiko omen dituzte Urdiainen, eta beste 300.000 Altsasun, lehenago edo beranduago. Metro asko dira, 127 futbol zelai adina edo 1.923 Labrit adina. Eta zertarako? Buruari eragin eta eragin, ez dugu erantzun onik aurkitu. Hainbeste metro behar dituzte gure enpresek?Udaletxean dabiltzanei galdetuta, esaten digute ez dela azterketarik egin; ez dakitela zenbat enpresa etorriko diren; ezta nolakoak izanen diren ere.Ez da begiratu zenbat jende etorriko den bizitzera, baina asko izan daitezke, bat batean.Hori nahi dugu?Esaten dute Nafar Gobernuak (UPN-PSNk) erabakiko duela poligonoan, eta udalek ez dutela erabakitzeko aukerarik izanen. Hori horrela da? Zer gertatuko da gure herriekin? eta euskararekin? Ez dugu uste horrek ere lagunduko digunik.Poligono bat beharrezkoa izan daiteke, baina hain handia eta ezer aurreikusi gabe?Norendako da ona poligonoa?