Treneko bagoian eserita, trena ez galtzeko eta hurrengoa itxoin behar ez izateko jendea igotzeko nola bultzatzen den ikusten ari naiz. Lanaldiak horren luzeak direnean zazpi minutu horiek atsekabea baita matxinada bat ere sortarazi dezakete.17:20, trena, jendez gainezka, puntualtasunez ateratzen da, etxera iristeko, aldatzeko, ilea margotzeko, emigratzeko, zapata berriak erosteko edo asteburu osoa lotan pasatzeko gogo handia duen jendearekin. Bidaiarien desirak zeintzuk diren imajinatzea ez da zaila. Suposatzen dut, sardinen moduan bidaiatzeak asko laguntzen duela. Begiratzen ditudan bitartean telefonoak, alarmak, iristen diren testu mezuak eta erantzuteko teklen zarata azkarrak entzuten ditut. Nire bidai kideek, zorrotik, kolore, tamaina eta forma guztietako mobilak ateratzen dituzte. Askok eskaintza edo beherapen bereziak egiten dituzten katalogoetan agertzen direnetatik oso urruti. Bagoia luxuzko mobilen erakusketa bihurtu da. Irratia, mp3, argazki kamara, polifoniazko doinuak, interneteko konexioa, bluetooth-a... Edozein ezaugarri, auzokideak duen heinean. Behar-beharrezkoa bihurtzen da. Teknologi desfilea seriotasuna hartzen doa bidaia aurrera joan ahala. Bide erdian nire mobil zaharra nire poltsikoaren txoko urrutienean dago. Bidaia aurrera doa eta aurrera joan beharrean atzeraka goaz.Laurogeita hamargarren hamarkadan jeansak, zapatilak, erlojuak izan ziren, gaur egun mobilak dira. Giza eta bazterkeria pertsonala jasaten duten pertsonek bere haserrea epemuga duen aparatu baten bidez bideratzen dute. Bere buruari berriz etiketa jarri nahi diote, bere zortea aldarazi, bere buruaz dugun irudia aldatu, modu desegokian goraipatua izan den bere identitatea eta ez da batere logikoa Movistar-en eskutik egiten saiatzea, kontutan izanda beti zerbait berria erosteko gogoekin bizi garela eta hori lortutakoan erosketa oraindik handiagoa suposatzen digula. Horren argiak diren telefono hauek gure arteko komunikazioa hobetuko balute, edo gutxienez utziko balute, noraino iritsiko ginateke.General Belgrano trenbidearen Iparraldeko lerroak Retiro terminala Villa Rosa herriarekin lotzen du, bi-hiru ordu kostatzen zaion 54 km-ko bidea. Treneko bidaiarien eta bere mobilen arteko bideak ibilgaitza izaten jarraitzen du.