Ingurune berri baten aurrean, migrazio prozesuetan, sortzen den ezegonkortasun fisiko eta emozional bezala defini daiteke, hau da, ingurune berrira iritsi aurretik gauzak egiteko erak edota bizimodua bera galtzeak sortzen duen ezegonkortasuna.Sentimendu honen ezaugarria norabide eza da, hau da, batek ez daki zer den egokia eta zer ez orain: nola jokatu, zer esan, nola hitz egin....Egoera berri horren aurrean sortzen diren sintoma ezberdinak (tristezia, bakardadea, melankolia, minak, kexak, lo egiteko zailtasunak, segurtasun eza, familiarekiko nostalgia..., beste askoren artean) momentu ezberdinetan ager daitezke, izan ere talka kulturalak garai ezberdinak azaltzen baititu:-Lehenengo etapan, ingurune edota kultura berri batetara iritsi den hura pozik azal daiteke, estimulu berriez inguraturik aurkitzen delako (dena berria da, ohiturak, hizkuntza, jakiak, harremanak, ingurunea, bizimodua...).-Bigarren etapan, iritsi berriak hainbat zailtasun aurkitzen ditu: komunikatzeko zailtasunak, bere burua ulertarazteko... bi kulturen arteko trantsizio etapa zaila litzateke: berezko balioen eta kultura berriaren balioen artekoa.-Hirugarrenean, kultura berria ulertzen hasten da, eta oreka txiki bat bilatzen. Iritsi berria ez da orain artean bezain galdua sentitzen, eta ingurune berriarekiko parte izateko sentimendua izan dezake hemen.-Laugarrenean, kultura berriaren alde baikorrak eta ezkorrak ikusten dira. Integrazio prozesua hasia dago.-Eta, azken etapan, jaioterrira itzultzerakoan ematen den talka legoke, hau da, kultura berritik jasotakoak jatorrizko kulturan lekurik ez duela ikustea.Etapa hauek denak une ezberdinetan ager daitezke eta pertsona bakoitzak bere erara eginen die aurre, bere izaera, egoera pertsonal, familiar eta ekonomikoa, sare soziala, hezkuntza mailaren arabera.Bizipen gogorra izan badaiteke ere, ezberdina ezagutzeko aukera "mundiala" izan daiteke.