ESNEHARTZE NATURALA, DEFENTSARIK ONENA (I).

Amaia Zabaleta 2008ko aza. 28a, 00:00

Bularra da haur txikia elikatzeko modurik naturalena. Haurdunaldian amaren bularrak egokitzen joango dira bertatik haurrak esnea hartu ahal izateko.Jaio ondoren, bularrek esnea ekoizten dute beharrezkoa denean, baina gero eta gutxiago sortzen joanen da haurrari ez bazaio titia ematen.Amaren esnearen osaketa aldatzen joaten da esne-haurraren organismoa aldatzen eta bere elikatzeko beharrak handitzen doazen heinean.Lehendabiziko bi edo hiru egunetan, amak oritza edo kalostroa ekoizten du, bizi elikagaia (esneak baino proteina gehiago eta koipe gutxiago ditu eta hesteak arintzeko gaitasuna dauka esne-haurrari bere lehen kakak botatzen lagunduko diona). Gainera, hesteetako bakterien oreka iraunkortzeko prozesuan parte hartzen du, antigorputzetan aberatsa da eta haurra babesten du infekzioetatik.Bere abantailak    - Prolaktina hormonaren maila areagotzen du (askotan "naturaren lasaigarria" bezala ezagutzen dena), honek ama-instintua garatzen du eta baita haur eta amaren harremana estutu.    - "Oxitozina" hormonak, amarengan titi emate prozesuan jariatzen dena, uteroa azkar bere ohiko neurrietara itzultzen lagunduko du, odol isuriak gutxitzen.    - Amaren esnea perfekzio osoz dago formulatuta haurraren bizitzaren lehen 6 hilabetetako beharrak asetzeko.    - Titia ematea oso praktikoa da.  Ez du axola non gauden edo egunaren edo gauaren zer ordu den, beti hartu dezakegu haurra besotan eta elikatu.    - Amaren esneak antigorputz eta antitoxinak ematen ditu eta haurra babestuko dute infekzio eta gaixotasunen aurrean.    - Berotu gabeko esnean (zuzenean bularretik) dauden entzimak hortz eta hezurren gogortzeari lagunduko diote. Beroak eta kontserbazioak esnearen elikagai batzuk deuseztatzen dituzte.    - Amaren esnea aberatsa da azido koipe asegabetuetan, bereziki "linoleikoa" deitutakoan (ohikoa landare-olioeta), ezinbestekoa zelulen garapen on batentzat.