PPkoek esaten dute abertzale espainiarrak direla, baina bakerako bidean Espainiaren bereiztasunean lan egiten ari dira, ez bakerako bidean."Nazionalismo-espainiolismo"Espainiarendako, bi abertzaletasun daude: euskaldunen abertzaletasuna eta espainiarren abertzaletasuna. Haiendako, bi abertzaletasun dira. Non ikusi dute bi eratako abertzaletasun direla? Abertzaletasunak gauza bat besterik ez du esan nahi: aberriaren zaletasuna. Hain abertzaleak dira euskaldunak nola espainiarrak. Horregatik, euskal abertzaleen aurka hitz egiten dutenean, beraien aurka hitz egiten dute.---------------Espainiak, Europa Batu guziko herrialdeen artean, gutxiena laguntzen du sendia. Alemanian, bi umerekin, Espainian hamabi umerekin adinako laguntza hartzen dute beren Gobernuagatik. Hemen, gazteak beranduago ezkontzen dira, eta ume gutxiago izaten dituzte lanerako irabazkin txikiagoak dauzkatelako, eta etxebizitzak laino gainetan daudelako, oso garestiak dauzkatelako.Atzerritar etorkinengatik ez balitz, Espainia Europa Batuko herrialderik zaharrena litzateke.BetikotasunaEspainiar guztiek egi guztia jakiteko eskubidea dugu.Esaten dute ETAren hildakoen mila lagun inguru dirala. Zenbat dira beste indarkeriaz hildakoak (GALengatik, Frankorengatik, olio pozoituarengatik "colza", etxeko indarkeriarengatik eta beste hainbeste indarkeriagatik? Guzti horiek betiko ahaztuak dira. Non daude espainiarrak indarkeri horiek ikusteko eta oroitzeko? Denak ETAren indarkeriaz hitz egiten dute (bakarrik) gainerako indarkeriak estaltzeagatik. Horrela espainiar guztien buru garbiketak egiten dituzte.