Punk unibertsotik euskal kultura tradizionalarekin eta abangoardistarekin lotura egiteko zubia izan zinen Mikel. Zuk euskal poemak irakurtzera bultzatu ninduzun. Euskal poetak maitatzera. Euskal kultura tradizionala ezagutzera. Zure eskutik, zure ahotsaren bidez, euskaldunago egin nintzen. Abertzaleago. Ezkertiarrago.Kantu zaharrak eta berriak. Kanthoriak eta poema garaikideak. Hemengoak bertakoak eta munduko hainbat bazterretakoak lehioratu zenizkigun.Kantuz sortu, kantuz bizi eta kantuz ehortzi. Handia izan zara, azkeneraino!!!