Duela pare bat aste Zangitu makroindustrialdearen inguruko gure iritzia emanez gutun bat idatzi genuen, ustez, bertan argi azaltzen genituen gai honekiko geure zalantza guztiak. Hori dela eta, beste borroka baten barruan ikusi ditugu geure buruak. Ez gara ordea joko zikin horretan sartuko eta noski ez daukagu deskalifikaziotan hasteko batere asmorik, are gutxiago ezaguna dugun pertsona batekin. Ziur gara, honen inguruan pertsonalki hitz egiteko aukera sortuko zaigu.