DANTZALEKUN EGITASMO ERAKARGARRIA GAUZATZEKO AUKERADantzalekuko instalazioak berritzea eta egitasmo zehatza abiaraztea proposatu genion alkateari aspaldi. Gure proposamenaren oinarriak argiak ziren eta alkatea bat zetorrela ulertu genuen, baita egitasmo definitiboa aurrerago zehaztuko genuela ere, oinarrion gainean beti ere:I. Lehenik igerilekuak konpondu eta egitura arinez estali, bainu-denboraldia luzatzeko eta instalazioei zukua ateratzeko.II. Instalazioak berritu (taberna-jatetxea, aldagelak, etab.) urte guztian zehar erabil daitezen.III. Aisialdi eta kirol gunea eraiki, kirolaz gain natura-turismoa egiteko balioko lukeena, Usolarraingo sietsari eta harizti zaharrari buruzko erakusketa-gela eta guzti.IV. Instalazioak handiagotu, ikastetxeetako, kirol taldeetako edota famili-taldeen egonaldiak egin ahal izateko.V. Ibiltarientzako eta txirrinduzaleentzako instalazioak sortu. Sakana-Lautada eskualdeak aukera handiak eskaintzen ditu batean zein bestean jarduteko, eta ez dio inongo kalterik egiten zehazteke dagoen kontserbazio politikari. DIRU PUBLIKOA HERRITAR GUZTIEN DIRUA DAOrain 1.000.000€ dugu eskuartean, eta nahikoa izan behar luke helburuoi ekiteko. Bestalde, Sociedad Deportiva-k egungo belarrezko futbol zelaiaren ordez, belar artifizialekoa egitea proposatu du. Eskaria bidezkoa da, futbolzaleentzat premiazkoa izan litekel, baina diru publikoaz ari gara, guztiona den diruaz, eta gure ustez ahalik eta herritarrik gehienen onura bilatu behar da horrelakoetan.BELAR ARTIFIZIALEKO ZELAIA EGITEAK 500.000€ BALIO DU eta inbertsio hori arintzeko, egun ez dago beste dirulaguntzarik lortzeko aukerarik; gastu handiegia da eta Dantzalekurako aurreikusitako egitasmoa errotik baldintzatuko luke. Sociedad Deportivako kideek erronka latza bota diote udalari: izan ere, futbol zelai artifiziala egiten ez bada, bertan behera utziko omen dute futbola herrian. Bada, ez zaigu iruditzen jarrera hori bidezkoa denik. Lehen aipatu bezala, diru publikoaz ari gara eta zuhurtzia handiz eta herritarrik gehienen onura helburu kudeatu beharra dago diru hori.FUTBOL ZELAIAREKIN ZER EGIN BEHAR DEN besterik da. Horrek hausnarketa lasaia eta aukera ezberdinak aztertzea eskatzen du, konponbide egoki eta bideragarria aurkitu arte, horretan ere, diru publikoaz ari garela ahaztu gabe.ALTSASUN, EDOZEIN HERRITAN BEZALA, BEHARRAK ASKO DIRA, hortaz, diru publikoa kontu handiz eta oinarri finko baten arabera kudeatu beharra dago: onura publikoa lehenestea hain zuzen.