Azaroaren 29an ibarreko bihotzean, Batzarramendiko larrean Burundako foruaren 800garren urtemugaren aitzakianhalako ospakizun xume bat burutu zen Urbasako barga gesaldua lekuko. Hitzezko auzatean alkate burundarren euskararen aldeko eskeari Corpas kontseilariak txaloaldi marrantatu batez erantzun zion. Ondoren Corpasek gorpuztu zuen hitzen liho erdi kultur usteko, laurden batez mistikoa historiaren eta tokiaren onurak gogora ekarriz. Burunda ( gaizkileen edo) muga, pasabide eta horrelako kontzeptuez hornitu zuen bere txanda kontseilariak. Dena omen zen/da ospakizungai eta ontzat hartu beharrekoa.Horrexetan nago ni, asko eta ugari dagoela ospatzeko eta harrotzeko. Halaber nago 1208az geroztik asko, ugari eta funtsezkorik galdu dela Arrano Beltza lekuko. Joxan Artzek idatzi zuen poema abertzale existentzialistari ( 1.200,....1512, 1789...) musika erdiragarria paratu zioten Laboak eta Altsasuko semea den Garcia de Aziluk. Olerkian, besteak beste, nafar burujabetasunaren galera aipatzen du Artzek.1200 geroztik bihotza eta zubia zena senideen muga gotorra izan da eta da.Bestetik, Erdi Aroan ibarreko familia guztiek parte hartzera behartuak zeuden. Egun herriak aukeraturiko zenbait hautetsik kargudun izateko Madriletiko debekua dute.Eta azkenik baina inola ere ez hutsenik. Mendez mende ibarreko bereizgarri, ondare eta komunikazio tresna izan dena ( 1208an bizilagun guztiena zena) Burundako hizketia, alegia, Urdiainen ari dela leku eta etorkizun duin bat bilatzen, gainerako herrietan azken hatsa eman ondoren edo hil zorian egonik. Lantegi honetan urdintarrek eta gainerako burundarrek asko dute egiteko. Goaindo posible da, sormenaz, gogoetaz, elkartasunaz...ekinaz.