Azken urteetako oparoaldi ekonomikoa bi sektore produktiboren eskutik etorri da: higiezinena eta zerbitzuena. Haiek erortzean, krisiaren aurrean emakumeak eta etorkinak izan dira sentikorrenak. Gehienbat emakumeek lan egiten duten etxe-zerbitzuko enplegua udaz geroztik behera egiten ari da. Arlo horretan sortzen diren lanpostu eskasak baldintza okerragoetan egiten dira (lehen lau ordutan egiten zena, orain bitan egin behar da). Gainera, familia eta lanaren kontziliazioaren aitzakiaz tradizionalki emakumeek hartu dituzten lanpostuak, lanaldi partzialeko enplegua, hazten ari da. Beraz, hurrengo urteetan emakumeen pobrezia adierazleak nabarmen igoko dira, langabeziako kotizazioak lan egindako denborarekin lotura duelako. Emakumeen enplegu-tasa beti gizonena baino baxuagoa izan da. Gainera, orokorrean, okerrago ordaindutako lanpostuekin. Horrek jubilazio pentsio ezin pobreagoak utzi ditu etxetik kanpo lan egiten aritu garenondako. Berriro ere, egoera honetatik sortutako pobreziak gutxien dutenak joko ditu eta emakume aurpegia hartuko du.