2009ko Nafarroako Gobernuko Aurrekontu Orokorretan, Babes Gizarte Enpleguko Proiektuetan %45eko murrizketa egongo da.Ondoren aurkeztutako zuzenketetan, dirudienez, %11ko murrizketa izango da, proposamena onartuz gero, noski!.2008 urtean, Nafarroan, Babes Gizarte Enplegu Proiektu guztietarako aurrekontua 5.618.414 eurokoa izan zen eta diru horretatik 456.767,38€ (%8,12) Sakanara ailegatu zen. Diru horrekin, zonaldean dauden hiru proiektuko gastu guztien %85 ordaintzen da. Proiektuotan lortutakoari esker populazioari egokituko litzaigukeena baino %4,22 gehiago jasotzen dugu.2008 urtean egindako Babes Gizarte Enpleguko Proiektuetan lortutako lorpenak, hauexek dira:Gizarte Mailan:- Bailara honetako 60 pertsona lagundu ditugu bere prozesu pertsonala hobetzen eta, bide batez, horrek dakarren 60 familietan eragin positiboarekin, hainbat arlotan zaurgarritasun egoerak aurreikusiz eta arlo horiek landuz:adin txikikoak,osasuna,osasun mentala, gaitasun urria...- Partehartzaile bakoitza, batezbesteko, sei hilabete egon da- %67 emakumeak izan dira.- Askok, proiektu ondoren, lana lortu duteFormakuntza mailan:- Hiru proiektuen artean egindako ikastaroak: Etxeko Ekonomía, Sukaldeko Laguntzailea, Soldadura, Elikagaien Manipulazioa.- Beste Ikastaroak: Talde-Dinamika, Lan Elkarrizketa, Aktibo Lan Bilaketa, Kutxazaina, Gidatzeko Karneta, Karretillero Karneta, Geriatria, Igeltserotza, Iturgintza, Elektrizitatea, Zurgintza, Informatika, Sasiz Garbiketa, Alfabetatze.Lan Mailan:- Eguneroko lanak: kale garbiketa, udal posta banatzea, publizitatea banatzea, kartelak jarri, udal instalazioen garbiketa eta mantentzea, hiri-altzarien margotzea, lorezaintza lanak, erreten garbiketa, udaleko eskolako eta erakusketako atezaintza.- Aparteko lanak: Etxarri Aranazko jolas lekua txukundu; Arbizuko "Olatzea" Landa Hotelaren obra garbitzea; Lakuntzako Mediku Kontsultategia berritu; Irañeta eta Irurtzungo udal instalazio (biltegia eta igeri lekua ) berritu; Altsasuko Aita Barandiaran egoitzako inguruan txukuntzea; "Ituraskarri Proiektua" (3 sari jaso ditu) Arruazuko zubia eta garbitegia berritzea.Bukatzeko, ezin dugu ahaztu esandako datuak pertsonei dagokienak direla, gure herriko auzokideenak eta edozein momentutan, guk geuk pasa dezakegula egoera txarra osasun arazoak ditugulako, diru arazoak ditugulako, familian arazoak.....Beraz, ezaugarri hauetako proiektu bat beharrezkoa da eta hurrengo urteetan honen aldeko apustua mantendu beharko litzateke eta ez, ordea, murriztu.