JOSEFINA ARREGI ZENTROA

Sebastian Aldaz 2008ko abe. 24a, 00:00

Adiskideok: Nora doa Felipe Lezearen enpresarik garrantzitsuena? Berak ez balu egin beste inork ez luke eginen, dirurik ez badu ematen. Felipek bere emaztearekin asko sufritu ondoren, esan zuen ez zuela nahi bera bezala herriko eta inguruko inor  egunero bi aldiz Iruñera joan-etorrian ibiltzea bere emaztea ikustera.Feliperi bururatu zitzaion Altsasun zentro bat egitea. Madoz jaunari bere proiektuaz hitz egin zion. Nafarroako Gobernuarekin bi urtez ibili zen ezin proiektua aurrera eraman. Gobernuak Felipek zentroa Iruñean egitea nahi zuen eta Felipek esan zuen berak Altsasun egin nahi zuela.Ikus ezazue, nahiz bere diruarekin egin, zenbat traba jarri zioten. Dena egin eta gero, behar den laguntza emateko ere ez daude prest. Nola pentsa zezaketen haiek sekula halako zentro bat Altsasu bezalako zonalde batean egingo zutela? Azkenean Felipek egin zuen, bere diruarekin eta bere lur-sailean.Enpresariak badaude, diru asko egiteko trebe direnak eta zenbait Nafarroako Gobernuak omendu dituenak.Oso ondo dago hori, mereziz gero. Baina nahi nuke jakin horietatik horrelako enpresarik egiteko bihotz ona duenik ba ote dagoen. Ez naiz gogoratzen Feliperi omenaldirik egin dioten. Nik uste dut Felipe bezalako gizonak noiz behinka jaiotzen direla .Zentroa ireki zenean, hasieran gaixo gutxi hasi zen joaten, eta bazekiten Sakanan gaixoak bazirela, baina gaixo haiek pentsio oso txikiak zituztela.Orduan Felipe, berriz. Zentroan arazoren bat zegoenean Feliperi deitu eta segituan berak konpontzen zuen arazoa eta kito. Felipe orain ez dago hemen eta aspaldi honetan diruz eskas dabiltza.Handitu eta gero Nafarroako Gobernuak ematen dion dirua, gela gehiagorako da, baina diru gutxiago da gela bakoitzeko. Egoera honetan gertatzen da gertatzea nahi ez duguna. Diruz eskas lanez sobera, hortaz langileak lehengo berdinak. Hasierako lan giro onak ezin iraun nahiz langileak borondate ona izan. Holakoetan langileak ahal baldin badute alde egiten dute. Zentroa ondo joateko langileak gustura egon behar dira, diruz ondo ordainduta, motibazioarekin, bestela ez dago ondo ibiltzerik. Langileak pozik badaude gaixoek beste gozotasun bat hartzen dute. Zergatik ez gara saiatzen gauzak ahal den moduan hobetzen langileak alde egiteko gogoz egon beharrean, etortzeko gogoz egoteko?Sakana herri bakar bat balitz bezala lan egin dezagun denon aldeko proiektu honetan. Alde batekoak eta bestekoak bat eginik. Nik dakidala Sakanan gizon eta emakume trebeak eta borondate onekoak badaude, kausak merezi badu. Jende beteranoa, eta ez hainbestekoa, baina ohituta dagoena arazoak konpontzen. Trebetasuna hor ibili, eta galtzen uzteak ez luke barkamenik.Ezin dugu hainbeste kostata egin den zentro bat arazoekin ibiltzen utzi. Uste dut orain dela hiru edo lau urte Sakana Lakuntzako fundiziori esker salbatu zutela urtea, diru aldetik 16 milioi pezeta eman zituzten. Mila esker haiei. Hurrengo urtean CAN programari esker berdin. Hurrengo urteetan berdin. Eta aurten jakin dut diru premiaz daudela, ezin dutela urtea diru aldetik ondo bukatu.Esan didate jende gehiagok CAN programarako zenbaki honetara  50-11400 laguntza ematen badu behar bada urtea diru aldetik ondo bukatuko dutela. Eskerrik asko aurretik denoi laguntzarengatik .Orain arte gastu normala osatzeko nahian geunden. Baina nik uste dut hortik kanpo hobekuntza teknologiko edo beste modu batekoak ere behar izango direla. Sakanan banketxe, enpresa eta abar asko daude. Zergatik ez beraiengana planteamendu serio batekin joan laguntzaren bila?Zergatik ez Josefina Arregi Sakanako harrotasuna izan? Eta sakandar guztiok harro sentitu horrelako zentro bat izan eta goiko mailan dagoelako?  Zentroa ondo badabil, batzuk erabili zuten eta erabiltzen duten bezala, uste ez dugunok ere  bihar erabil genezake. Horregatik behar dugu zentroa ahal den hobekien egotea, denon hobe beharrez. Laguntzarik lortzeko, lehen esaten nuen gizon- emakume trebe horien laguntza oso beharrezkoa izanen litzatekeela uste dut. Ez nuke nahi eskutitz hau bukatu esker bero eta handi bat eman gabe, Inés sendagileari, bere familia bezain urra hartu duelako zentroko ardura, hasiera hasieratik hor dagoelako. Bernarri ere berdin. Josu sukaldariari ere bai. Beste batzuk joan eta beraiek hor daude.Esandakoetatik kanpo beste batzuk  badaude ezin direnak ahaztu. Autobuseko zaindariak ere, borondate handiko jendea, sekula ezin duguna ahaztu. Aspaldi nire buruan zeuden. Gauza bat da berak borondate handiz eta xentimorik hartu gabe ibiltzea, baina beste bat da besteok beraiek egiten dutenari balorerik ez ematea. Bigarrena oraindik larriagoa da, esker txarrekoak izatea.Ez dakit norbait kanpoan utzi dudan. Horrela bada barkamena eskatzen dut. Nik eskutitz honetan egin ditudan hanka sartzeengatik barkamena eskatzen dut. Agur bero bat.