MIGRAZIOAK ULERTZEN (I)

Begoña Zestau Baraibar 2008ko abe. 31a, 00:00

Zer dira migrazioak? Pertsonen edo pertsona taldeen desplazamendua dira, beraien jaioterritik beste leku, zona edota lurralde batea izan daitekeena.Desplazamendu horrek migrazio izateko hiru faktore behar ditu izan:-espazio fisikoa: hau da, geografikoki bereizten diren bi delimitazioren artean eman behar da.-denbora: iraunkorra behar du izan,  hau da, edo betirako ematen dena, edota betirako ez bada ere migratzen duen pertsonarentzat esanguratsua suertatzen zaion denbora irauten duena. Zentzu horretan turismorako desplazamendua ez da migraziotzat hartzen.-soziala: desplazamenduak berak dakartzan aldaketa orok eragiten dio migratzaileari arlo sozialean.Migraziorako arrazoiak ugariak izan daitezke. Horien artean:-ekonomikoak-ekologikoak: uholde eta lurrikaren ondorioz ematen direnak-politikoak: gerrateak, goseteak  eraginda, eta errefuxiatu edota asilo bila migratzen dutenakKasu guztietan migrazioen azken helburua migratzen duen pertsona zein talderen egoera ekonomiko, politiko edota soziala hobetzea da.Migrazio moten artean hauek bereiz ditzakegu: banakakoak, taldekakoak, familia migrazioak eta reagrupamenduak edo elkartzeak1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak hauxe dio:-"Gizaki oro libre jaiotzen da bai duintasunean nola eskubideetan, eta fraternalki jokatu behar dute batzuek besteekin"-"Pertsona orok eskubide eta askatasun berdina dute, edozein dela ere haien kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, egoera ekonomikoa, etnia.......e.a. "Hortaz, pertsonak baztertzeak etorkinak izateagatik pertsona orok dituen oinarrizko eskubideen kontra jotzen du. Baztertze joera duenak ez du etorkina soilik izorratzen, baizik eta harrera gizartea bera ere, deus gutxi esaten baitu bere alde.Izan ere gizarte bat bere garapen ekonomikoaz gain, balio solidario, eta elkarbizitza baketsuagatik balioztatzen baita. Azken urteotan egunerokoa bada ere, migrazio kontuak ez dira gaurkoak. Izan ere.....(jarraituko du)