Esne-haur gehienek, uzten bazaie, elikatze modelo bat garatzen dute non ez den beharrik egongo ordutegi bat ezartzeko. Elikatzeak beraz ez du izan beharrik hiru edo lau ordutik behin; akats bat izango litzateke errutina bat hartzea edo ordutegi finkoak ezartzea.Normala da lehen egunetan esne-haurrak oso maiz esnea hartzea. Pixkanaka edo berak eskatzen duenean, esnea hartzeko uneen tartekoak luzatuz joango gara hiru edo lau ordutaraino. Haur bakoitza ezberdina eta bakarra da. Bizitzaren lehen sei hilabeteetan haurrak nahi duenean esnea hartzea izango da modurik egokiena txikia hazi eta modu orekatu batean garatu dadin.Titia emateko ordua, ama guztiz horretara dedikatzeko prest dagoen une zehatza izango da. Titia lasaitasunez, bakean eta ahal bada bakardadean eman behar da. Erlaxazioa praktikatzeko unea da eta ez lagun batekin hitz egiteko, egunkaria irakurtzeko, telebista ikusi edo jateko. Esne-haurrak nabaritu eta adieraziko du.Uneoro erlojua begiratzea ere ez da komenigarria. Esne haur bakoitza ezberdina da; batzuk oso azkar joan daitezke eta beste batzuek euren denbora hartu dezakete eta etenaldi txikiak egin esnehartzearen erdian. Garrantzitsua da errespetatzea eta une horiek aprobetxatzea epatsak botarazteko. Haur txikia egoki elikatzeko amak eroso sentitu behar du, beraz leku eta giro atseginak bilatu beharko dira haurra eta amari egokituak. Haurrak esnea hartzen berandutzen bada edo erraz lokartzen bada, argitu dezagun gela. Aldiz, urduri badago, giro ilun eta zarata gabea izango da hoberena. Esnea igo ondoren, ekoizpena orekatu egingo da haurraren eskearen arabera. Titiak hobeki egoten hasiko dira eta ama azkar ohituko da ongi ematen, nahiz eta garrantzitsua den esperientziadunen amengandik ikastea.Haur txikiak indarrez hartuko du hasieran, erritmo lasai eta sakonagoko batera pasatuz, esnea isurtzen den modu berean, baina etenalditxoak eginez noizean behin. Haurra titian bertan mantentzea da hoberena berak erabaki arte noiz duen nahiko. Hau garrantzi handikoa da, azken esneak (hartzearen bukaeran datorrena) koipe eta kaloria gehiago baitauzka, lehendabiziko esneak baino gehiago asetzen du eta.