HORRELA GARA ETA...

Joseba Bakaikoa 2009ko urt. 23a, 00:00

Gure mundu honetan, asko eta asko, gero eta okerrago bizi dira. Bitartean, batzuk oso ondo bizi gara. Nahi duguna daukagu eta ez dugu zailtasun handirik edozein gastu egiteko. Pentsa dezagun adibide batzuetan: zenbatetan saldu ziren Olaizola II- Irujoren arteko partidarako sarrerak (Abenduaren 8an Atano frontoian)? edo Osasuna-Bartzelonaren partidurako "Reyno de Navarra" izen madarikatu hori! futbol zelaian urtarrilaren 11n? jokatu zutenean  frontoia eta futbol zelaia jendez beterik ziren!Eguberri - grazi handi xamarra dauka izen honek: "egun berria". Eta zer nolako berria ekarri digu izen honek? Betiko erregalutan eta betiko bazkari-afaritan sarturik ibili gara eta. Hau bai dela!Bitartean, urrun joan gabe, gure artean daude eta, gure azal kolorerik ez dutenak gero eta gehiago ikusten ari gara. Amerika, Afrika, Asiatik etorritakoak. Beraientzat ez dugu daramagun bizitza onartzen, dirudunen bizitza!Munduko tartak zer nolako neurria daukan argi eta garbi dakigu eta zatirik handiena guretzat nahi dugu. Besteak? Hor konpon!Ni nagoen ospitalean, gero eta etorkin gehiago ikusten dut. Badakite zer nolako lana egin beharko duten eta lan horregatik zenbat kobratuko duten. Eta horrela "hasta fin de obra"; zaintzen ari diren gaixoak, hiltzen diren arte. Gero kale gorria izango dute; ez dago besterik!Oso bitxiak gara: "maite" ditugun pertsonak ezezagunen eskuetan uzten ditugu. Guk geuk ez daukagu dirurik gure gurasoak zaintzeko eta lan egin behar dugu.A zer nolako Mundua ari garen eraikitzen! Ez gara inoiz esnatuko benetako Eguberria ospatzeko? Bada garaia!