Berriro ere, atsegina ez den zeregin baten aurrean aurkitzen gara, gure bailaran (Etxarri Aranatzen) gertatutako eraso sexista baten salaketa hain zuzen ere. Ohikoa bada ere eraso horien informazioa komunikabideetatik jasotzea, eta hain zuzen ere Guaixetik, esan beharra dugu azken eraso honen informaziorik ez zutela zabaldu, horregatik ezinbestekoa ikusten dugu gure salaketa adieraztea.Orokorrean jendartean indarkeria sexistaren gaitzespena gero eta gehiago ematen bada ere, indarkeria hori etengabea da egunero komunikabideetan hainbat adibide ditugularik. Instituzioetatik emakumea babesteko neurriak hartu, eta batez ere borroka feminista egiten bada ere, emakumeekiko indarkeriak sistema patriarkalak gure bizitzarekiko duen kontrola adierazten du.Mugimendu Feministarentzat, erasotzaileen izen abizenak eta kasuan ere argazkiak jartzea zeregin garrantzitsua izan da. Izan ere, erasoak gertatzen direnean, jendartean, eta herrietan, erasotzailearekiko gaitzespena eman beharrean emakumearen hitza da zalantzan jartzen dena, honela erasotzaileari babesa emanez.Horregatik guretzako bide luzea dago salaketarako, eztabaidatzeko, mobilizatzeko, zein egoeraren azterketarako emakumeak behe mailakotzat dituen sistemari aurre egiteko.EMAKUMEON KONTRAKO INDARKERIARI AURRE EGIN!!!