DEMENTZIA DUEN ERIAREN ZAINTZAILEA "ZAINDU" HITZAREN ESANAHIA (I)

Benar Intxaurrondo Arraras 2009ko urt. 23a, 00:00

Zaindu hitza egunero eta maiz erabiltzen dugu. "Zaintzea da beste pertsona bati hazten eta garatzen laguntzea. Beste pertsona errespetatzea esan nahi du, harreman bat, non funtsezkoena gaixoaz arduratzea baita. Zaintzearen barrenean daude norberaren esperientzia, maitasuna ematea eta norbaiten alde lanean jardutea."  (Mª Mercé Canet i Ponsa. "Nork  zaintzen ditu zaintzaileak" jardunaldia)Zaindu hitza familiaren ezaugarri eta zereginekin lotua dago, batez ere elkar laguntzearekin, eta "familiaren betebehartzat" hartzen da.Mendekotasuna dutenen zaintzaile terminoaren definizioari dagokionez, pertsona horiek zaintzearen eta laguntzearen ardura nagusia daramaten familiako kideak dira. Zaintzaileak daraman zama emozionala, fisikoa eta, batzuetan, ekonomikoa izan daiteke. Gaur egun, familiaren barrenean, zaintzaile nagusiak garrantzi handia hartu du gizarteko kolektibo berri gisa.GIZARTEAREN ETA KULTURAREN FAKTOREAK Zaintzaile gehienak emakumezkoak dira eta mendekotasuna dutenen zama haiek hartzen dute, gehienbat. Oro har, zaintzailea familiako bat da, emakumezkoa: emaztea, alaba, arreba/ahizpa, erraina.  "Zaintzea" muin-muinetik lotua dago emakumeen bizitzarekin: arreba/ahizpa zaharrenek senide txikienak zaintzen dituzte, anaia zaharrenek baino askoz ere gehiagotan, amek umeak zaintzen dituzte (nahiz eta, zorionez, gizonak ere hasi diren konpromisoa hartzen arlo honetan), amonek bilobak, alabak gurasoak, zahartzen direnean eta familiako bat gaixotzen bada, maizenik emakumeak lagunduko dio eta zainduko du.¿Zergatik sentitzen dira emakumeak gizonak baino behartuagoak konpromiso hori betetzeko?Gure kulturan emakumeari etengabe erantsi zaio zaintzaile zeregina, nahiz eta beste lan eta jarduera batzuk egin etxetik kanpo.Planteamentu hori sakonki errotu da emakumeen balio barnekoenetan. Horregatik, familiaren eginkizunen artean, barneratu diren kultur baldintzengatik, emakumeek beren burua "zainketa emaile natural" gisa hartzen dute. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren inkesta baten arabera (1.990-91), zaintzaile nagusietatik %70 emakumeak dira eta horietatik %40k 65 urte baino gehiago dituzte.Familia zaintzailea beste arrazoi batengatik ere agertu da: familiako kideak izugarri gutxitu dira eta, ondorioz, belaunaldiak independenteago dira eta kideen artean elkar laguntzeko zeregina galdu da. Horregatik dira hainbeste 65 urtetik gorako zaintzaileak.