Herriz aldatzeko hamaika arrazoi daude, betidanik existitu izan direnak.Bistakoak direnak diktadura edota genozidioa dira. Egoera horretatik ihes egin beharrak emakume zein gizonengan eragiten du. Dena dela, oraingoan, emakumeengan duen garrantziaren inguruan aritu nahi dugu.Emigrazioari buruz egindako ikerketetan ez da aipatzen zein arrazoik behartzen dituzten emakumeak euren sorterriak uztera, eta ez dira nolanahiko arrazoiak. Gehienetan genero arazoak direla-eta alde egin behar izaten dute euren jaioterrietatik; hau da, emakume izateagatik. Esate baterako, ezkontzera behartzen dituztelako.Nolanahi, badaude beste arrazoi batzuk ere, (gero eta gehiago errepikatzen direnak), familia eta ekonomia arazoak, besteak beste. Gizonezkoak, oro har, familia aurrera ateratzeaz arduratzen ez diren heinean, zenbat eta gutxiago arduratu orduan eta ardura handiagoa emakumeentzat. Beraiek soilik arduratu behar dute familiaz eta beraiek ateratzen dira euren jaioterrietatik bizitzeko adina emanen dien zerbaiten bila.Era berean, eskuarki euren herrialdeetan baztertuta bizi diren emakumeak: ezkondu gabe ama direlako, prostituta direlako edota sexu-erasoak jasan dituztelako.Edozein kasutan, hona iristerakoan, berriz, ez ditugu direnak bezalakoak ikusten. Etorkin emakumeen irudiak oso distortsionatuak erakusten dizkigute. Emakume txiro, ez gai eta baliogabekotzat hartzen ditugu.Argi izan dezagun: emakume hauek, beraien herrialdeetan gehienetan ez ziren pobreak ezta baliogabeak ere; gizonezkoek zapaltzen zituztenez, ihes egitea, askeak izatea eta patriarkatuak emakumeok ez mugitzeko dituen arauei trufa egitea erabaki duten emakume ausart eta baliotsuak dira.